2. Nazionalak liga txapelketa garaipenarekin amaitzen zuen Bidebietan, igandeak 30 ean, 12:00 etan Bizkaiko Dosa Salesianos taldearen aurka. Emaitza 22-19 (atsedenean 9-8) zailtasunik gabeko partidu batean, Patrizia Elorza jokalaria espainiako selekzioarekin 4 nazioetako txapelketa jokatzen aurkitu arren. Partiduko golegileak Idioa Zearreta 7 golekin, Ainara Perez 6 golekin eta dagoeneko errekuperatu den Amaia Otero, con 5 golekin. Talde jubenilak larunbatak 29 an 20:00 tan Errenteriako Ereintza taldearen aurka beti bezala, partidu liskartsu bat jokatu zuten garaipen garrantzitsu bat lortuaz. 35-21 (atsedenean 19-10). Errenteriakoek ezin izan zuten deus ere egin donostiakoen aurrean. Aipatzekoa da jokalari guztien ekitaldia golegile bezala eta bereiziki Naiara Elgarrestak lortutako 13 golak . Kadeteak berdinketa garrantzitsu bat lortu zuten, larunbatean, 18:15 etan Bergara taldearen aurka, 12-12 azken emaitzarekin (atsedenean 6-5). Aipagarriak Nahiara Silvak lortutako 7 golak.
Nely Carla espainiako selekzio juniorrakin egoteagatik atzeratutako partidua,donostiako taldeak Leganes taldearen aurka jokatuko du, eta gauzak dauden bezala, garaipena lortzea beharrezkoa da europarako postua ez galtzeko. Azken momentuan Zulai Aguirrek arazo txiki bat izan du kiste batekin eta ez du taldearekin bidaia egingo, Ainara Rodríguez eta Patricia Pinedo bezala. Arazo hau dela eta entrenatzaileak Patrizia Elorza deitu du taldera gehitzeko, Nelyrekin batera 4 nazioetako txapelketa jolastetik etorri berri den jokalaria. Epaileak madrileko Galan Boto eta Taravillo Corralo jaunak izango dira. Leganes taldea sailkapeneko erdikaldean aurkitzen da eta bere etengabeko lanagatik eta erasoan bere azkartasunagatik ezaguna da.
Bi jokalariak Florido selekzionatzailagatik deituak izan dira 4 Nazioetako Txapelketa Internazional junior ospetsuan parte hartzeko, eta oraingo honetan Castro Urdiales´en ospatuko da aste buru honetan, Pachi Torre kiroldegian. Espainiak ostiralak 28 an , 20:30 tan Portugalen aurka jokatuko du, larunbatak 29 an , 20:30 tan, Alemaniaren aurka eta igandeak 30 ean, 12:30 tan Frantziaren aurka. Espainiako selekzioaren berritasuna Nely Carla Alberto gure jokalaria da, espaniar nazionalitatea lortu orduko selekziora deitua izan da eta. Zorte on bi jokalariei.
Kadeteak aste honetan atsedena zuten eta hurrengo 29 an Bidebietan 18:15 etan Bergararen aurka jokatuko dute. Jubenilak izugarrizko partidu bat eginaz, Zumaiako Pulpo liderra gainditu zuten, bere etxean. Azpimarratzekoa da jokalari guztiak egindako saioa eta bereiziki Ainoa Urretabizkaia, 10 golekin eta Naiara Elgarresta, 9 golekin. Jubenilen hurrengo partidua Bidebietan izango da, 29 an 20:00 tan Errenteriako Ereintzaren aurka. 2. Nazionalak ezin izan zuen punturik lortu Elgoibarren, maila honetako indartsuenetako baten aurka alde minimo batekin galduaz. Jakina zen Elgoibarren puntuak lortzea oso zaila izango zela, eta taldea momentu guztian partidu barruan egon zen. Atsedenera 8-8 berdinketarekin heldu ziren. Jokalari nabarmenduena Patrizia Elorza izan zen 9 golekin. 2. Nazionalaren hurrengo partidua Bidebietan izango da 30 ean 12:00 tan, eta Liga txapelketako azken partidua izango da.
Bi taldeek espainiako junior selekzioan jokalariak dituztenez, akordio batera iritsi dira partidu hau apirilak 2 an Manuel Cadenas polikiroldegian Leganes´en 21:00 etan jokatzeko. Partiduko epaileak Guerra eta Moure jaunak izango dira.