Bera Bera

Select your language

Bi puntu gehiago eta jardunaldi bat gutxiago liga amaitzeko, hau izan da Akaba Bera Bera taldearen emaitza Monovarrera itzultzerakoan, duela hilabete bat Erregina Kopa irabazi zuen hirian, orain ligako azkenekoaren kontra garaipena lortzeko, 25 eta 29. Ez zen partida ona izan donostiarrena. Nekaturik, eta partidan sartu ezinean, baloiak galtzen zituen behin eta berriro, eta Monovarrek aprobaetxatu zuen markagailuan aurretik jartzeko. Bouvereten geldiketek mantendu zituzten Akaba, eta atsedenaldian emaitza 12-13koa zen. Etxekoek ondo aritu ziren bigarren zatian, aurrea berriro hartzen, baina zati honetako 15. minutan beraien kalitatea azaldu zuten Karrerenek, eta ligan lortu duten 5. partida jarraiturik lortu zuten, partida ofizialetan zortzira luzatzen da aldi on hau. Sanromanek ezin izan zuen partidan parte hartu, eta horretaz baliatuz Kattalin Olasagasti junior internazionala, hasierako taldean aritu zen. Hiru jardunaldi, besterik ez dira falta liga bukatzeko, eta Akaba Bera Bera laugarrena da sailkapenean, Mar Alicanterekin berdindurik, eta hurrengo larunbatean Elche-Mustang-en kontra jokatuko du, arratsaldeko 7etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores