Pasa den igandean Espainiako Txapelketa Internazionala amaitu zen Vicarren, Almerian, eta bertan Espainiako Selekzioa izan zen garaile, non gure jokalaria den Beatriz Fernandezek jokatzen duen. Finala Errusiari 28-23 irabazi zioten.
Bea Fernandez titular izan zen, eta ohitura duen moduan, partidu bikaina jokatu zuen, txapelketa osoan bezala. Orain Europako Txapelketara moral handiarekin iritsiko da.
Kantabriarra ez da txapelketan Bera Berako jokalari bakarra izan. Dara Carvalhok Brasilekin jokatu zuen, eta hirugarren postuan amaitu zuen. Espainiarekin penaltietan larunbatean galdu ondoren, kontsolazioa Holandarekin jokatu zuten, eta 25-22 irabazi zuten.
Nahiz eta handienek ligarik ez duten, Bera Beraren beste taldeak euren ibilbidean jarraitzen dute, eta pasa den asteburuan ligako partiduak jokatu zituzten.
Infantilen A taldeak Egiaren aurka berdinketa bikaina lortu zuen 10 goletara. Arerioa euren mailako oilarretakoa zela kontuan hartuta, emaitza oso ona izan zen. B taldeak bestalde, bere ibilbide onari jarraipena eman zion 29-15 Udarregiri irabazi ondoren.
Kadeteek euren lidergoa sendotu zuten Ereintzaren aurrean, bere arerioari ez baitzion aukerarik eman, 25-21 irabaziz. Jubenilek, euren ligako liderrak baita ere, Oñatin asko sufritu zuten Aloña Mendiren aurka, oso arerio gogorra izan zen, baina azkenean puntuak Donostiara ekarri zituzten 20-21 irabazi eta gero.
Bukatzeko, Seniorrek partidu bikaina jokatu zuten, baina ez zen nahikoa izan punturik eskuratzeko Leizaran liderraren aurka. Bukaerako emaitza 30-32 izan zen, baina donostiarrek erakutsi zuten ez direla inoir baino gutxiago.
Bera Beraren kadeteen taldeak hurrengo ostiralean jokatuko du, pasa den hilaren 20an jokatu behar zen atzeratutako partidua Bartolo Jatetxearen aurka.
Nahiz eta partidu bat gutxiago eduki, donostiarrak euren mailako talderik indartsuena dira, eta ostiralean 18:45 etatik aurrera, Zarautzeko Antoniano Polikiroldegian, euren abantaila handitzen saiatuko dira.
Hurrengo abenduaren 5etik 8ra, Euskadiko selekzioek kontzentrazio bat egingo dute Gasteizen, eta bertan egoteko Bera Berako bi jokalari deitu dituzte.
Batetik, infantilen aldetik, Maitane Etxeberria deitu dute, eta kadeteen taldetik bestalde, Nora Azurmendi. Zorionak biei!
Liga geldituta dagoela, Bera Beraren jokalari batzuk euren selekzioekin kontzentratuak daude. Betriz Fernandez Espainiarekin dago, Katarina Tomasevic Serbiarekin eta Dara Carvalho Brasilekin. Lehenengoak atzo Vicar-en prestaketa partidu bat jokatu zuen, eta 4 gol sartu zituen Espainiako Selekzioarekin.
Europako txapelketa prestatzeko txapelketa da (Espainiako Torneo Internazionala), non Espainiako Selekzioak atzo Holandaren aurka jokatu zuen 24-21 irabaziz. Txapelketa Vicar-en ospatzen ari da, Almerian.
Espainiaren multzoan Montenegro ere aurkitzen da, eta gaur elkarren artean jokatuko dute 20:30etan. Beste multzoan Dara Carvalhoren Brasileko Selekzioa dago, gaur 18:30etan Errusiaren aurka arituko dena. Bihar Eslovenia izango dute arerio.
Multzo bakoitzeko bi onenek finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean, eta finala igandean. Zorterik onena gure neskentzat!