Garaipen berri bat lortu du gaur AKABA BERA BERAk etxean, azken minuturarte dena ematen saiatu den UE LLEIDA baten aurkako neurketan. Dena dela, katalaniarrak ezin izan dute zailtasun gehiegirik sortu jokoan, gipuzkuar taldeari. Lehenik eta behin, kontutan izan behar dugu gainera, LLeidako taldea Donostiara ailegatu dela maila mantentzeko garaipenaren garrantziaz jakitun,horrek suposatzen duen ardurarekin. Baina gipuzkuarren defentsa lanak (5:1) bikainak gertatu dira zelaian, katalaniarren saiakerak Ciobanuren atean erabat zailduz. Egoera honi, partiduaren lehen zatiko 15garren minutuan gertatutako Martin jokalariaren lesioa gehitu behar diogu, eta AKABAk, defentsa lanetako trebetasuna aprobetxatuz gora etengabe igo eta jaurtiketa indartsuen bidez markagailua bere aldera eramaten joan dela minututik-minutura, Lleidak ezer gutxi egiten lortzen zuen bitartean. Gipuzkuarren jokoaren gurutze, hiru penaltien husak izan dira hor nonbait. Baina, AKABAk bete egin du gaur bere zeregina Bidebietan, eta gaurtik aurrera, bere gogo eta entrenamendu saioak ,datorren larunbatean, maiatzak 19, Ribarrojan (Balentzia), Liga txapelketako azken patiduan, CEMENTOS LA UNION talde indartsuaren aurka jolastuko duen neurketan izango du jada. Jokalarien lesioei dagokionez, jakin ezazue, Patricia Pinedok sufritzen duen eskuineko sorbaldaren tendinitisa gainditzen ari dela, eta agian, lehiaketaren azken partidu horretarako prest izango duela entrenatzaileak.
Idatzi honen bidez, AKABA BERA BERA taldeak etxean jolastuko duen Liga txapelketako azken partiduaren berri eman nahi dizuet, denboraldi honi dagokionez bederen. Neurketa, datorren larunbat honetan (maiatzak 12) izango da FERMAFIX UE LLEIDAren aurka, Bidebietako kiroldegian eta arratsaldeko 19,00etatik aurrera. Jokalarien atalari dagokionez, partidu honetarako Patricia Pinedo jokalariaren eskuharmena kolokan dago, izan ere, eskuineko sorbaldan "tendinitis" minak joa dabil gaztea. Taldeko beste jokalariak prest daude hala ere, pistalekuan dena emateko. Katalaniarrak, maila honetan irautea izango dute jokoan, eta horretarako, gipuzkuar taldeari irabazteaz gain, Marina Park taldearen galtzea beharrezkoa dute. Gauzak honela, neurketa honek emozio, zirrara handia eskeiniko du zihur asko zelaian. Partiduaren epaile, Belloso Pérez eta Elcano Arce arbitro naparrak izango ditugu. Aintzineratu nahi dizuet ere, Liga lehiaketako azken jardunaldia Balentziara eramango duela gipuzkuar taldea, hain zuzen ere, Ribarrojara, Cementos La Unión taldearen aurkako neurketan, maiatzaren 19an.
Garaipen berri bat lortu du gaur AKABA BERA BERAk Asturiasen, pistan nahiko txukun ibili den GIJON taldearen aurkako neurketan. Izan ere, asturiarrak eta batipat lehen zatiko azken minutuetan, Petrinja jokalariaren kanporaketa aprobetxatuz, gipuzkuarren defentsa sistema kolokan jarri du zenbait momentutan, eta partiduaren atsedenaldira berdinketarekin joatea lortu ere bai. Baina bigarren zatia hasi bezain laster, gipuzkuarrak partiduaren erritmoa berreskuratu dute, bai defentsa lanetan bai goran jaurtiketetan, eta joku orekatu eta sendoaren emaitza, merezitako garaipena izan da hor nonbait. Aurrera pauso garrantzitsua suposatzen du garaipen berri honek Tati Garmendiaren taldearentzat, Liga lehiaketako bostgarren postua lortzeko mantentzen duen borrokan. 300 lagun-ikusle inguru bildu dira partiduan. Gaur erakutsitako lana eta emaitzarekin pozik, gipuzkuar taldearen gogoa eta datozen egunetako entrenamendu lanak, larunbatean, maiatzak 12, Bidebietako kiroldegian jolastuko den neurketari begira dira dagoeneko, Lleida taldearen aurkako partiduan, jada.
Erregina kopako lehiaketaren irabazle gertatu ondoren, eta honez gero Gipuzkoako Foru Aldundi eta Donostiako Udaletxearen arestiko eskerron ekitaldiak jaso ondoren, AKABA BERA BERA taldeak bihar eta Juan José Ibarretxe lehendakariaren eskutik, beste merezimendu ekitaldi bat jasoko du Ajuria Enean bertan, arratsaldeko 19,30etan.
Esandakoaz gainera, eta Ligako txapelketari gagozkiolarik, urrengo neurketa Gijonen izango da bertako taldearen aurka (BM GIJON), larunbatean, Guiako Udal Kiroldegian, arratsaldeko 19,30etatik aurrera. Asturiar taldea hamaikagarren postua okupatzen du egun Ligako sailkapen nagusian, orain arte 13 puntu lortu dituelarik txapelketan. Neurketa honetarako, Tati Garmendia entrenatzaileak azken partiduetan zelairatutako jokalariak izango ditu prest printzipioz, eta neurketa horri begira ari dira entrenamendu sesioetan lanean jokalariak, bi jai-egun gozatu ondoren. Partiduaren epaile, BALLANO DUEÑAS eta TORRES ALAMILLOS arbitro kataluniarrak izango ditugu.