Akaba Bera Berak asteburu honetan Superliga ABFko laugarren postua eskuratzeko aukera izango du, Mar Alicantek Eldaren kontra jasotako porrotaren ondorioz. Gainera, Carrus kiroldegian bi puntuak lortzekotan, Reyes Karrerenek ziurtatuko dute hurrengo Erregina Kopan partehartzeko txartela.
Guzti hau egiaztateko, donostiarrek lortu behar izango dute bere arerioa gainditzea, Elche hain zuzen ere, ligan hamargarrena dena sei puntukin, Gijon, Zuazo eta Ro’Casaren aurka lortutakoak.
Jose Francisco Aldeguerrek zuzentzen duen taldea, gainera, ligako golegilerik onena badauka, Ana Paula Rodrigues lehenengo lerroko brasildarra, 8 goletik gorako batazbestea badaukana. Kontutan izateko beste kontrako gauza bat izango da jokatzeko lekua, kiroldegia oso hotza eta deserosoa delako ohituta ez dagoen talde batentzako.
Dena den, Akaba Bera Berak bere erritmoa jartzen badu, eta argi badauka zein den bere helburua, azaldu egin behar du Elche baino talde hobea dela, nahiz eta Elche indartsuagoa izan, Ana Paula Rodrigues, Francine Gomes edo Alexandra Ristovska jokalariak fitxatu ondoren.
Bestalde, Akaba Bera Berak harro dago joan den astean Monovarren kontra lortutako emaitzagatik, denboraldiko argiena, eta entrenamendu saio gogorrak egin ditu hemendik aurrera geratzen zaiona prestatzeko, denboraldi honetan taldeak azken denboraldietako bostgarren postua gainditu nahi duelako.
Horretarako gaur abiatuko dira jokalariak Elchera, eta Reyes Karrere talde osoa izango du prest, Esme López izan ezik, minduta daukan belauna errekuperazio bukaeran izan arren.
Partida arratsaldeko 19:30etan izango da Carrus Kiroldegian, Elchen, eta Fernández Pérez eta García Rodríguez epaileak zuzendutakoa izango da.
Sendo azaldu da Akaba Bera Bera taldea Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra, eta erreztasun osoz 39 eta 23 irabazi egin du ABF ligako bueltan. Donostiarrak bere arerioa baino askoz hobeak izan dira, eta partidako lehenengo 20 minutuak besterik ez du mantendu aurpegia talde alikantearra.
Lehenbiziko minutuetan talde bakoitzak bere erritmoa bilatu du, eta hobeto moldatu da egoera horretara kanpoko taldea, aprobetxatzen zuela partidan mantentzeko. Dena den, Bera Berak aurretik jarri zen markagailuan, eta 16. minutuan kanpoko entrentzaileak, José Ignacio Pradesek, hutsartea eskatu zuen 10 eta 6 emaitzakin. Erreakzioa bapatekoa izan zen, eta 0-3ko partzialak behartu egin zuen Reyes Karrereri bere hutsartea eskatzera. Eraginkorra izan zen ere Reyesen hutsartea, eta hortik aurrera talde bakarra Akaba izan zen. Defentsa gogorrakin, eta erritmo bizia eta kontraerasoen bidez, lortu egin zuen azken bost minutuetan 6 gol sartu. Horren ondorioz, atsedenaldian emaitza 20 eta 13koa zen.
Bigarren zatian Bera Berak erreztasun osoz eraman zuen partida; jokalari guztiek hartu zuten parte, denek lan izugarria egin zuten, eta Alex Lacrabèrek aprobetxatu zuen bere beso boteretsua ateratzeko. Monovar aldean, ordea, Natalia Amores izan zen taldea mugitzen saiatu zen bakarra.
Garaipen honekin Akaba Bera Berak ligako hirugarren postuari begiratzen du oraindik, nahiz eta arerioek ez dute hutsegin aste honetan. Honela, bostgarren postuan jarraitzen du Reyes Karreren taldea, oraindik hiru jardunaldi falta direnean ligako lehenbiziko buelta bukatzeko, eta gainera Erregina Kopan parte hartzea ia ziurtatu egin du.
Hurrengo larunbatean Bera Bera Elche Mustang taldea bisitatuko du. Talde hau taulako erdi-behekaldean dago sailkatuta.
Arratsalde honetako 20:30tan, Lasesarren (Barakaldo) Akaba Bera Bera eta Zuazo Barakaldo aurrez aurre izango dira titulu baten bila, Euskadiko Kopa.
Donostiarrak, txapela defendatzen dutela, Zuazoren etxera abiatuko da ziurtatzeko ligan berriro aritzeko prest dagoela, hurrengo larunbatean berriro hasiko bait da ABF liga.
Final honetara iristeko bi talde hauek errez gainditu zuten kategoria gutxiko taldeak, Zarautz eta Kukullaga.
Denboraldiko helburuak betetzeko, kategoria mantentzeko, Zuazok bi fitxaketa esperentzidun egin ditu, Annuskha Voyshekovska, Cementos La Unión Ribarrojatik etorritakoa, eta Viorica Pavel, Toten HK norvegiatik.
Gipuzkoarren artean, Reyes Karrerek talde osoa izango du prest, Esme López izan ezik, taldeko lanean sartuberria izan dela azken egun hauetan.
Talde bizkaitarran, ordea, Gi Marcio eta Jacky Oliveira brasildarrak, bisado arazoak direlako, eta Eli Negrín ezin izango ditu prest Juan Carlos Solarrek.
Hurrengo larunbatean, Urtarrilak 10, 19tan, Akaba Bera Berak ligari ekingo dio berriro, etxean, kategorian berria den Alacanteko Gran Monovar Eurociudad taldearen kontra.
Bihar 12:30tan, Parc Sagunt eta Elda aurrez aurre izango dira I Minikoparen finalan. Bigarren finalerdian Eldakoek 24 eta 26 irabazi zioten Bera Berari partida gogor eta oso berdindurik batean.
11:30tan Bera Bera eta Itxako saiatuko dira hirugarren postua lortzen.
Akaba Bera Berak eta Parc Saguntek ligako lehenengo bi sailkatuak gainditu dituzte ABF Kopako finalerdietan, emaitza bera lortuz, 28-19.
Valentziarrek erraz gainditu zuten Itxako. Lizarrakoek ez zuten inoiz partidan sartu lortu, eta Saguntokoek ez zuten problemarik izan garaipena lortzeko.
Bestalde, Akaba Bera Berak oso partida ona burutu zuen Eldaren kontra, eta defentsa ederra azalduz eta Johanna Bouvereten geldiketei esker, eroso sentitu ziren eta merezitako garaipena lortu dute.
Bihar, 17:00etan Itxako eta Elda borrokatuko dute 3. postuagatik, eta 19:00tan finala izango da. Dena Bidebietako Kiroldegian.