Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalari Eli Pinedo eta Bea Fernández deitu ditu gaur Jorge Dueñas prestatzaileak Londreseko Joku Olimpikoetan parte hartzeko sailkapen txapelketan, Guadalajaran maiatzaren 25etik 27ra bitartean burutuko dena eta, era berean, Europako txapelketara sailkatzeko 5. eta 6. Jardunaldiak jokatzeko. Ikus Dueñasen zerrenda
 
Argentina, Holanda eta Kroaziarekin lehiatuko da Espainia Joku Olinpikoetan egon ahal izateko. Bi selekzio onenak eskuratuko dituzte Londreserako txartelak eta, dirudienez, Europako taldeen artean erabakiko da.

Maiatzaren 18an Guadalajaran egon beharko dute jokalariek. Aurreneko partida ostiralean eguardiko 1etan izango da Argentinaren aurka (Antonella Mena izango omen da), larunbatean Espainiak Holanda hartuko du ordu berean eta igandean, eguardiko 12,30etan, Kroazia izango da arerioa, partida guztiak Guadalajarako Aguas Vivas kiroldegian ospatuko direlarik.

Europako txapelketa

Aurre-olinpikoa amaiturik, ia atsedenik hartu gabe, maiatzaren 29an asteartea Islandiara abiatuko da Espainia Europako txapelketa jokatzeko txartela berrestea, izan ere, 5. Jardunaldia ospatuko da asteazkenean 19,30etan. Ostegunean Guadalajarara bueltatuko dira eta larunbatean 18etan Suiza hartuko du Dueñasen selekzioak.

Eli Pinedo eta Bea Fernándezek Jorge Dueñasen taldea berretsi dute lekua. Ezker hegala finkoa da selekzioan, izan ere, Brasilgo Mundialean minutu gehiean eman zuen pistako jokalaria izan zen. Bestetik, Bea Fernández ez zen Mundialean izan, halere, Dueñasen azkeneko deialdian sartu zen kantabriarra, Europako txapelketan izateko Ukraniaren aurkako partidatan, alegia.

Aldaketa gutxiko prestatzailea izanik, multzo honetatik irtengo da Joku Olinpikoetan parte hartuko duten jokalariak, Londresen egoteko faborito papera Espainiak berresten badu, jakina.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores