Bera Bera

Select your language

Gipuzkoako kadete mailako txapelketa lortu zuen Bera Bera Egia kadete 2 taldeak partida guztiak irabazita. Ondoren, Bide Onera Zuazo eta euskal ligan aritu diren Aiala eta Elgoibarren aurka sektore fasean parte hartzeko lehian bigarren gelditu zen apirilaren bukaeran Barakaldon ospaturiko kanporaketan. Zuazoren aurka galdu, Elgoibarri irabazi eta Aialaren aurka lorturiko berdinketari esker, donostiarrak, zarauztarrak eta bizkaitarrak eskuratu zituzten hurrengo faserako txartelak. Ondorioz, Espainiako federazioan egindako zozketari erreparatuz gero, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Vigon jokatuko du asteburu honetan sektoretako kanporaketa. Bertan Galizako U. B. Lavadores, Kanarietako BM BMLC eta Leongo EDM Cleba taldeak izango ditu arerio. Horrela, ostiralean arratsaldeko 8,30etan bertako U.B. Lavadores izango du aurrean; larunbatean 17etan, Leongo Cleba izango da arerioa eta, azkenik, igandean goizeko 10etan Kanarietako BM BMLC taldearen aurka bukatuko du lehiaketa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores