Bera Bera eskubaloi taldeak larunbat honetan (19:00) lehen itzuliko azkenaurreko partidua jokatuko du, eta Vicarren izango da, etxean irabaztetik datorren Goya Koppert-en kontra, sailkapenak dioena baino arerio zailagoa izango dena.
Donostiarrek animuak bikain dituzte Ro casa-ri irabazi ostean ligaren itzuleran. Partidu arriskutsua zen, baina garaipenak taldeari morala eta konfiantza eman dio. Bihar helburua Bidebietan aurkitu ez zituzten sentsazio onak berreskuratzea izango da.
Konpetizioak ematen duen erritmoarekin, Bera Berak geldialdia baino lehen zuen maila berreskuratzen joan behar da pixkanaka. Horretarako ezin izango dute Matxalen Ziarsolorekin eta Katarina Tomasevicekin kontatu. Lehenengoak belaunean golpe bat du, eta bigarrenak denboraldia galduko du bere haurdunaldiagatik.
Aurreran Vicar Goya egongo da, etxean garaipena lortzetik datorren taldea, eta moralez bete dena beheko postuetatik alde egiteko. Talde ona da, bere partiduetan zorterik izan ez duena, baina Bertovic bezalako jokalari baten fitxaketarekin, solbentzia asko eta kanpoko jaurtiketetan botere handia edukitzea lortu dute. Bera gelditzea irabazteko lehen pausoa izango da.
Lana egiteko eta kontzentratuak egoteko asmoarekin, Bera Berak jakin behar du bere baitan dagoela partidua ibaztea. Lehia ona egiten badute, erlaxatu gabe, puntuak Donostiara etorriko dira.
Katarina Tomasevic Bera Berako serbiar atezain internazionala baja izango da haurdunaldiagatik denboraldia bukatu arte. Aste honetan jakin dugu berria, beraz, Tomasevic hemendik aurrera bere egoeran daudenen bizitza lasaia eramango du. Klubetik haurdunaldi on bat opa diogu. Zorionak!
Bestalde, bere hutsunea ahalik eta azkarren bete nahi da. Kluba lanean ari da duela egun batzuetatik beste atezain bat bilatzeko. Negoziazioak bide honetik doaz, eta berandu baino lehen argituko dira.
Gabonetako geldialdi luzearen ondoren, Bera Beraren harrobiko taldeak ligara itzultzen dira asteburu honetan.
Betiko legez, gazteenak izango direna lehenak jokatzen, larunbat goizean. Infantiletako B taldeak, hirugarren sailkatuak, 10:10etan Pasai Donibanen jokatuko du Ereintza A-ren aurka, puntu berdinekin sailkapenean bigarrena dena. Oso partidu garrantzitsua izango da beraz. Beranduago, 13:00etan, A taldeak Bidebietan jokatuko, Udarregi 2 liderraren aurka.
Bidebietan baita ere, baina 18:00etan, kadeteek Aloña Mendi izango dute arerio. Helburua 2010 zoragarriari jarraipena ematea izango da. Ordu bete geroago, 19:00etan, baina kasu honetan Usurbilen, seniorrek etxeko taldearen kontra arituko dira. Donostiarrak laugarrenak dira, eta bere aurkariak hirugarrenak, beraz, aukera ona izango dute aurrenekoen artean berriro sartzeko.
Bukatzeko, jada igandean, jubenilek Pasai Donibanen jokatuko dute Ereintzaren kontra 12:00etan. Azkeneko porrotaren ostean, berriro ere garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira, lidergoa mantentzeko.
Sorbaldeko lesioa alde batera utzita, berri onen garaia da Nagore Areizaga gure jokalari gaztearentzat. Lehenbizi taldearekin normaltasunez entrenatu zen, pasa den larunbatean Ro casa-ren aurka denboraldiko lehen minutuak jokatu zituen, eta orain espainiako junior selekzioak deitu duela jakin du.
Deialdia urtarrilaren 23tik 26ra Pinton (Madril) egingo den kontzentraziorako da. Nagorerentzat berri bikaina izan da, eta Klubarentzat baita ere. Zorionak!
Pasa den larunbatean ABF liga hasi zen berriro, eta Bera Berak Bidebietan jokatu zuten Ro casa-ren aurka. Partidua ikusteko ilusioarekin, Donostiara Mugia eskubaloi taldeko kadeteak hurbildu ziren. Bizkaitar gazteek primeran pasa zuten.
Bera Bera Eskubaloi taldeak euren presentzia eskertu nahi die, eta era berean, nahi dutenean itzultzeko gonbita luzatu.