Bera Bera

Select your language

Donostiako udalak ostiral honetan Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariei, entrenatzaileei eta zuzendariei harrera egingo die denboraldi historiko bete dutelako, Kopan azpitxapeldunak eta Ligan bigarren postuaren jabe egin delako, ondorioz, Champions League txapelketan aritzeko eskubidea lortuz.

Horrela, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Kiroletako zinegotzi Josu Ruizek Bera Bera Eskubaloiari adierazi diote Donostiako Udaletxean harrera egin nahi dutela, datorren ostiralean, maiatzak 11, eguardiko 1,30tan, egindako denboraldi bikaina goraipatuz.

Era berean, Bera Berak jokatuko duen ligako azken partidara etorriko direla ziurtatu dute biek, Bidebieta kiroldegian, datorren larunbatean, maiatzak 12, 19etan, Ucam Murciaren aurka, hain zuzen. Norgehiagoka honetan, denboraldian zehar Bera Berak zaletuen, instituzioen, babesleen eta eragile ezberdinei eman duten laguntza eskertu nahi du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores