Bera Bera

Select your language

Jarraitzaileak gertuako izateko eta orokorrean kiroletako zaletui zuzenduta, mobilentzako aplikazioa estrenatu du gaur Bera Bera Eskubaloiak, ohorezko mailako taldearen inguruko hainbat informazio zabalduko duena. Aplikazioa doakoa da, Apple eta Android sistema eragileentzako Yiipok garatua. Tresna honen bitartez erraz aurki daiteke informazio baliagarria: emaitzak, egutegi osoa, plantilla, web orrialdeko albisteak eta taldearen informazio orokorra. Horrela, azalean azken emaitza ageri da eta hortaz gain, hurrengo partidako data, ordua eta aurkaria. Beheko aldean www.balonmanoberabera.com orrialdera daramaten albisteen linkak agertzen dira. Hurrengo pantailetan egutegi osoa, sailkapena, plantilla osoa jokalarien argazkiekin eta taldeko informazio orokorra ikusgai daude. Horrez gain, @BalonmaBeraBera Twitterren idatzitako guztia irakur dezake sare sozial honetan konturik ez duenak ere bai, partidak jarraitzeko oso baliagarria delarik. Bera Bera Eskubaloiak beste baliabidea ireki du informazioa zabaltzeko asmoz eta eskubaloia sustatze aldera. Facebook –taldearen historiaren inguruko lehiaketa hasi da-, Twitter, Youtube, Flickr eta web orrialde honen bitartez kirolaren zaletuarekin harremanak indartu nahi ditu. Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.berabera Itunes: http://itunes.apple.com/es/app/balonmano-bera-bera.-my-team/id567087860?mt=8

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores