Bera Bera

Select your language

Partidarik jokatu gabe 15 egun egon ordez, Bera Bera Eskubaloiak gaur arratsaldean (19etan) Bidebietan lagunartekoa jokatu du Usurbilgo bigarren nazionaleko mutilen aurka. Donostiarrek larunbatean sasoi onean hartu nahi dute Mar Alicante (Bidebietan 19etan).

Egun hauetan paperak betetzen aritu dira Brasilen eta Israelen Adriana Castro eta Nitsan Dunay, dagoeneko azken honek entrenatzen ari da Bidebietan. Ligan izan duten etenaldiak ez ditu jokalariak selekzioetara bidali, horrela batez ere Eli Pinedo eta Patricia Elorzarentzat atseden egunak izan dira.

Liderrak, bihar

Bera Bera eta Europari heldu behar dioten ligako gainontzeko taldeak partidaz beteriko asteak izango dituzte, azaroako etenaldia iritsi bitartean, alegia. Horrela, datozen sei astetan zortzi partida jokatuko dituzte, ligako sei eta gutxienez Europako bi. Ligako lau talde izango dira Europan, Alcobendas, Valencia Aicequip eta Itxako EHF Cup lehiaketan eta Bera Bera, aldiz, Cup Winners Cup delakoan (Errekopan).

Madrildarrek asteburu honetan Artro Teramo taldearen aurka egin behar zuten debuta baina italiarrek, azken unean, lehiaketari uko egin diote. Hala eta guztiz ere, Alcobendasek bihar jokatuko du BM Rocasaren aurka Kanarietan aurreratutako partidan (19,30etan). Bera Berak adi jarraituko du norgehiagoka, bi talde hauek lidergoan baitira zortzi puntu banarekin.

Valenciak, berriz, datorren asteburuan jokatuko du Europako bi partidak eta Bera Bera bezala, Itxako azaroan sartuko da lehian.

Bidai zailak

Ligan, donostiarrek Mar Alicante hartuko dute larunbatean, urriaren 27an Valencia Aicequip eta Castelldefels aurreratuko den partidan. Etxetik kanpo ordea, Elxen jokatuko dute urriaren 20an, Alcobendasen azaroaren 3an eta hile erdian Leonen. Lehiaketak aurreneko herena gaindituko du orduan eta ondorioak ateratzeko unea iritsiko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores