Bera Bera

Select your language

Etzi jaia eguna denez, Euskal ligako senior, jubenil eta kadete mailako hiru partida aurreratu dira, donostiarren eta txantxikuren arteko lehiak biziko direnak hain zuzen. Senior eta kadete mailako jokalariak garaiz esnatu behar dute. Izan ere, Oñatiko Zubikoa kiroldegian goizeko 10etan, Aloña Mendik eta Egia Bera Berak elkar ikusiko dute hirugarren jardunaldian. Oñatiarrek Zumaian irabazi zuten eta donostiarrak líder dira bi garaipen eskuraturik. Aurreneko partidatan bezala, Alba Menéndez eta Nagore Arizaga bertan izango dira. Bestetik, ordu berean Bidebietan, Bera Bera Egiak Oñatiko kadetea hartuko du. Donostiarrek partida bakarra irabazi dute –Zumaian lehengo igandean- eta Aloña Mendik etxean galdu zuen gol bakar batez Errotaberri taldearen aurrean. Eguardiko 12etan hasiko den partidarekin itxiko da ostirala. Esan bezala, Bera Bera Egia eta Aloña Mendiko jubenil mailako taldeak arituko dira. Donostiarrek jokaturiko bi partidak irabazi dituzte, oñatiarrek, aldiz, ez dute oraindik punturik urratu. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak itxiko du larunbatean harrobiko asteburua. Ohorezko Mailako taldeak bostgarren jardunaldian Mar Alicante hartu baino lehen, hain zuzen. Roxana Marin zuzentzen duen taldeak Consulting Social Alavés izango du aurrean Bidebietan 16,30etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores