Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetako joaneko partida galdu egin du Thüringer talde alemaniarraren aurka Gascan jokatutako norgehiagokan (15-33). Bera Bera ondo hasi zen Gascan jendetzaren itxaropenerako. Eli Pinedoren bi golek lehenengo eta abantail bakarra eman zion eta, horrez gain, alemaniarren erasoak ez zuen funtzionatzen, aurreneko sei minutuetan bi jaurtiketa baino ez zuen egin Thüringerrek. Alemaniako entrenatzailearen hutsaurte batek jokalariak piztu zuen 0-6 partziala lortuz. Bera Berak bi penalti jarraian huts egin zituen eta ez zuen kanporaketak aprobetxatu. Nitsan Dunayk donostiarren lehorteari amaiera eman dio baina alemaniarrek transizio azkarrak edo eraso posizionalen bidez ondo erantzuten zuten Wohlbold gidatuta. Baina atezainen unea iritsi zen, Zoqbi eta März defentsen intentsitateekin bat egin dute eta atsedenaldian 7-9. Bigarren zatian, Matxalen Ziarsoloren gol batez 11-13 hurbildu ditu donostiarrak. Halere, berriro ere Thüringerrek partziala gogorra ezarri du, 0-9, alegia. Donostiarren erasoak horma baten aurka topo egiten zuen edo März atezainarekin. Horrez gain, kontraeraso bortitzak jo dituzte eta 15 minutu falta zirela abantaila garbia zen (11-22). Bera Berak defentsa ireki zuen baina ez zen nahikoa izan, Thüringerrek aise jokatzen zuen eta defentsan ez zuen erraztasunak eman. Datorren igandean, martxoak 17, itzulerako partida izango da Erfurt hirian baina Bera Beraren lehentasuna liga da, eta asteazkenean Elche Mustang hartuko baitu Bidebietan 19etan. Fitxa Bera Bera 15, Thüringer 33 Bera Bera 15 (7+8): Zoqbi, Castro, Rubio (3), Elorza (1), Núñez, Dunay (2) eta Pinedo (4) –titularra- Ziarsolo (3), Menéndez, Altuna (1) eta Ederra (1). Thüringer 33 (9+24): März, Engel (4), Frey (5), Nadgornaja (6), Snelder (1),Wohlbold (5) eta Jakubisova (7) –titular- Minevskaja, Tomasevic (p.s.), Popluharova eta Augustesen (1). Epaileak: Karina Christiansen eta Martin Gjeding (Danimarka) Kanporaketak: Núñez (2), Menéndez, Elorza eta Ziarsolo Bera Beratik eta Minevskaja, Snelder eta Wohlbold (2) Thüringerretik . Partzialak: 2-0, 2-4, 3-7, 3-8, 6-9, 7-9 –atsedenaldia- 8-12, 11-14,11-20, 15-29 eta 15-33

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores