Bera Bera Eskubaloiko kadete eta jubenil mailako taldeek denboraldiari hasiera emango diote asteburu honetan. Bera Bera Egiako jubenilek urriaren 1ean, larunbata, egingo dute debuta, arratsaldeko 4etan Bidebieta udal kiroldegian Ereintza Aquaplast taldearen aurka.
Era berean, Bera Bera Eskubaloiak aurten bi kadete mailako taldeak osatzea lortu du. Horrela, Bera Bera Egia Kadete 1 izeneko taldeak Bidebietan jokatuko du Zalla Taberna Pulpo K.E. taldearen aurka, jubenilen partida ostean, arratsaldeko 5,45tan, hain zuzen ere. Urriaren 2an, igandea, kadete mailako bigarren taldearen txanda izango da, Egia Bera Bera taldea izango dute aurrez aurre, goizeko 10etan, Bidebieta udal kiroldegian bertan.
Bestalde, Bera Bera Egiako infantil mailako bi taldeek ligari hasiera emango diote urriaren 14 eta 15ean.
Pasa den larunbatean, Bera Bera Egia taldeko bigarren urteko kadeteak ‘III. Abaroa Txapelketan’ parte hartu dute Urdaneta ikastetxean, Loiun.
Topaketa honetan gizonezkoen jubenilak eta emakumeezkoen kadeteak elkartu ziren. Maila honetan Bera Bera Eskubaloiarekin batera Itxako, Zarautz, Loiola San Antonio, Leongo Cleba eta Urdaneta izan ziren. Oso mail altua izan zuen txapelketakan, Leongo Clebak irabazi zuena, donostiarrak bostgarrenak izan ziren penaltietara Loiola San Antoniori irabazi ostean.
Oso esperientzia positiboa izan da, guraso asko izan ziren bertan eta kadete mailako jokalarientzako bizipen berezia ikastaldiarekin jarraitzeko eta eskubaloiarekin harremana sendotzeko.
Bera Bera Eskubaloi taldeak Juan Carlos Paredes eta Urdaneta ikastetxeari ez ezik etorri ziren gurasoei ere eskerrak luzatu nahi dizkie.
Asteburuko geldiunearen ondoren, Bera Bera Eskubaloiak gaur arratsaldean hasiko du Feve Gijon taldearen aurkako partida prestatzen, emakumeezkoen Ohorezko ligako hirugarren jardunaldiko norgehiagoka, hain zuzen. Hitzordua larunbatean, arratsaldeko 7etan, izango da Gijongo Ceares-Coto-Viesques udal kiroldegian. Horretarako, Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak deituta daude gaur, arratsaldeko 7,30etatik aurrera Bidebieta Kiroldegira, Eli Pinedo, Bea Fernandez internazionalak eta Darly Zoqbi eta Dara Carlvalho brasildarrak izan ezik, bihar multzoan sartuko direnak. Antonella Mena, aitzitik, Donostian da dagoeneko. Bera Bera Eskubaloiak Feve Gijon izango du aurrean, bi partidak galdu eta entrenatzaile berria duen taldea, alegia. Izan ere, Josemi Martinezek dimititu zuen eta Jose Manuel Noval izango da hemendik aurrera taldea zuzenduko duena. Igo berri den Feve Gijonek oso liga hasiera zaila izan du, Itxakoren aurka etxean galtzen zuen debutean eta ondoren Mar Saguntori ezin izan zion aurre egin. Gijonera bidaia Erreka Laranja peña taldearekin izango da Gijonen. Autobusa goizeko 7etan aterako da Bidebietatik eta partida ostean egingo du vuelta, peñako bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta 25 euro gainontzekoek, sarrera barne.
Finalerdiak 23-25 Noruegaren aurka galdu ostean, Espainiak gaur 15-16 galdu du Frantziaren aurka, ondorioz Bea Fernandezek eta Eli Pinedok laugarren postua lortu dute Danimarkan aste honetan ospatu den World Cup txapelketan.
Rusia izan da talderik onena eta txapelketaren jabe egin da 25-23 Noruegari finala irabazita.
Beak eta Elik bost partida jokatu dituzte Danimarkan, oso prestakuntza ona Brasilen abenduaren 2tik 18ra bitartean ospatuko den Mundialari begira. Defentsa nagusitu den txapelketa honetan Bea Fernandezek 10 gol sartu ditu eta Eli Pinedok, 4.
Bestalde, Bea Fernandezek Kirol Merituaren Brontzezko domina jasoko du datorren urriaren 5ean.
Bera Bera Eskubaloi taldeko Eli Pinedo eta Bea Fernandez jokalariak sailkatu dira Espainiako selekzioarekin World Cup txapelketaren finalerdiak jokatzeko. Mundiala prestatzeko Danimarkan ospatzen ari den txapelketan partida bakarra irabazi arren, Suediak eta Danimarkak baino gol-average hobea duelako txartela eskuratu zuen Espainiak eta bihar (16,15) Noruega izango du aurrean. Atzokoan, Elik eta Beak ezin izan zuten golik sartu Rusiaren aurkako partida galdu zuten partidan (18-27). World Cup txapelketan debuta asteartean egin zuten biek, Suediaren aurka (19-24) galdu zuten eta gol bana sartu zuten Bera Berakoek. Danimarkaren aurkako gairaipenean (24-30) Pinedok ez zuen golik sartu bai ordea Bea Fernándezek, bost, hain zuzen. Horrela, Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariek bi partida jokatuko dituzte asteburu honetan, bihar finalerdiak eta igandean finala edo hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka. Dara Carvalho eta Darly Zoqbi brasildarrak Austrian izango dira iganderarte. Atzo 29-21 irabazi zuten bertako talde baten kontra eta gaur Hungariako talde bat izango dute aurrean. Bestalde, Antonella Menak bukatu du Argentinako selekzioarekin izan duen egonaldia Hungarian, non lau norgehiagoka jokatu dituen.