Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Grupo Gisma aholkularitza enpresa denboraldi amaiera arte babesle gisa aurkeztu du gaur goizean. Ekitaldian klubeko eskubaloi arduradun Tati Garmedia eta Grupo Gismako gerente Gorka Sedano.

Aurkezpenean Tati Garmendiak aipatu du pozik dagoela “garai hauetan eskubaloiara enpresa bat erakartzea oso zaila delako”. Sedano, bere aldetik, “Bera Bera Eskubaloiak zabaltzen dituen baloreak” goraipatu ditu, “Grupo Gismak bat egiten dituelarik”.

Donostian kokaleku nagusia duen aholkularitza enpresan batez ere hiru esparrutan egiten du lan, kalitate, ingurugiro eta laneko arriskuen prebentzioan sistemen inplantazioa; aplikazio eta informatika trensak eta dirulaguntzen eta subentzioan kudeaketa”.

Garmendiak adierazi du “zerbitzuen kontraprestazioa da”. Horrela Grupo Gisma marka txertatuko du Bera Berak prakatan eta proiekzio horren truke Grupo Gismak Bera Beraren kudeaketa hobetzen lagunduko du eta baliabide berriak sortzen.

Horrela, Bera Berak larunbat honetan estrenatuko ditu prakak, hau da, Cup Winnners’ Cupeko final-laurdenetako joaneko partidan, Bera Berak Alemaniako txapeldun eta egungo lider Thüringer hartuko baitu Gascan.

Garmendiak eta Sedanok elkarri zoriondu diote eta datorren denboraldia hitzarmena luzatzeko edo zabaltzeko aukera utziz.

Kudeaketan hobetzeko joera hau ez da berria Bera Beran. Izan ere kluba izan zen aitzindari Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri zuen ekimenean. Lehenengo fasean ISO 9001 dituen irizpideak barneratzen, 2004. urtetik aurrera. 

Ostean , 2008tik hona, 3K programaren bidez, kirol entitateen kudeaketa hobetzeko proiektuarekin, alegia. Hiru Foru Aldundiaz gain eta Euskalitek EFQM kudeaketa sistema garatzeko lehenengo urratsak eman ditu. Izan ere, Foru Aldundiak ezarritako hiru mailak gainditu ditu eta lehengo abenduan Euskalitek Bikaintasunarekin Konpromisoa Diploma eman zion.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores