Bera Bera

Select your language

Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetako kanporaketak, non bihar Bera Berak Alemaniako txapeldun Thüringer taldea hartuko duen (joanekoa, Gascan 17,30etan), harrobiko taldeen partidan igandera eraman ditu. Horrela, Foru Aldundia txapelketaren baitan den Bera Bera Egia kadete 2 taldea izan ezik, -bihar 15,30etan Bidebietan Aiala ZKE taldearen aurkako- gainontzekoak igandean arituko dira. Euskal Liga, jubenil eta kadete taldeek Pasai Donibanen jokatuko dute. Bera Bera Egia jubenil taldeak Aiala Zarautz hartuko du 10etan eta kadete mailako taldeak Zuazo, 12etan. Bestetik, Egia Bera Bera senior taldeak Egian jokatuko du igandean 12,30etan Arabako IES Construcciones taldearen aurka. Azkenik, Bera Bera Egia Infantil Bi Yoldin arituko da Murgil Elgoibar taldearen aurrean 12eta eta Bera Bera Infantil Bat Ordiziako Majorin jokatuko du 11etan Ordizia Irurenaren aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores