Horrela, asteazken arratsaldean Zumaiako mutilen aurka jokatuko du Bera Berak eta , ostiralean, arratsaldeko 7,30etan Bidebietan, Castro Urdiales izango da arerioa. Bera Berak larunbatean Ohorezko mailako beste taldeari 22-33 irabazi zion, Kukullagari, alegia.
Donostiako karpan instituzioetako arduradunak izateaz gain, gizarte arlo ezberdinetako eragileen ordezkariaz elkartu ziren. ‘Guk ere euskaraz’ lelopean ekimenak euskararen erabilera sustatzea zuen helburu.
Jakina zenez, Bera Berak Mundiala jokatzen ari diren Dara Carvalho, Eli Pinedo eta Antonella Menaren bajak zituen, hau da, piboterik gabe joan da. Horrez gain, Nagore Arizaga lesionaturik dago. Partida hasieran izan dira: Yamiley, Berta, Rubio, Campa, Menéndez, Cuña eta Ziarsolo. Horrela, hasierako ordu laurdenean Alba Menéndezek jokatu du pibotean eta, ondoren, Anita Campak hartu du bere lekua, 47. minutuan hankan mina hartuta Bea Fernándezi utzi dion arte.
Hasieran partida berdintsu egon arren, lehenengo zatia 12-15 bukatu da. Reyes Carrerek jokalari guztien artean banatu ditu minutuak, halere, Veronica Cuñak norgehiagoka osoa jokatu du, lehenengo zatia zentral gisa eta bigarrenean Matxalen Ziarsoloren lekuan, esker hegalean, alegia.
Bigarren zatian, izan dira hasieratik: Zoqbi, Altuna, Punko, Rubio, Bea Fermández, Campa eta Cuña bera. Txandaketak jarraitu dituzte, halere, Berta Altunaren ordez lateralean eta Alba Menéndezek Bea Fernandez ordezkatu du. Partida osoan zehar abiadurarekin jokatzen saiatu da Bera Bera, donostiarrak bigarren zatian eraginkorragoagoak izan direlarik.
Bestetik, infantil taldeak Ordizian eta Zarautzen jokatuko dituzte partidak. Bera Bera Egia infantil Bk Zarauzko kiroldegian, larubantean goizeko 11etan, Aiala C ZKE taldearen aurka. Bera Bera Egia Infantil Ak, bere aldetik, Ordizia Eskubaloia izango du aurrean igandean, 12 etan, Majori kiroldegian.
Senior Preferente mailako Egia Bera Berak igandean 12 etan Antonianos ikastetxean jokatuko du Aiala Zarautz KE taldearen aurka.