Azaroaren 9tik gaur arte 13 partida jokatu ditu, 12 irabaztea lortu ditu eta bakarra galdu du, Bidebietan urtarrilaren 31n, partida guztiak irabazi dituen Itxakoren aurka (26-27). Hori dena, jakina, emakumeen eskubaloiko sailkapenean antzeman egin da. Donostiarrak Europako kopa postuetan daude kokaturik, nafarren atzetik.
Eta hirugarren taldea Mar Saguntorekiko tartea lau puntukoa da, sei ateratzen dizkio laugarrenari –BM Alcobendas- eta zazpi bostgarrenari –Mar Alicante-. Reyes Carrereren jokalariek bikain egin dituzte etxeko lanak, batez ere, Sagunton (21-25) eta Alacanten (23-25) lortutako garaipenak azpimarragarrienak dira eta aipaturiko Itxakoren aurkako norgehiagoka izan ezik Bidebietan puntu guztiak irabazi dituzte.
Sagunto-Itxako eta Castro Urdiales-Bera Bera
Esan beharra dago, era berean, arerioek izandako hutsak aprobetxatu dituela Bera Berak. Esate baterako azken jardunaldian, Kukullagak Mar Sagunto gainditu du 33-32, BM Alcobendasek puntu bat urratu zuen Murtzian eta Alicantek Porriñoren aurka galdu zuen etxean.
Datorren asteburuan, gainera, tartea gehiago zabaldu lezake Bera Berak, Mar Saguntok Europatik kanpo gelditu den Itxako hartuko baitu eta donostiarrek jaisteko postuetan kokaturik dagoen Castro Urdialesi egingo diote bisita. Larunbatean arratsaldeko 7etan hasiko dira bi partidak.
Aipatutako azken 13 jardunaldi hauetan Bera Berak zazpi partida jokatu ditu Bidebietan: Castro Urdiales (33-22), BM Alcobendas (36-25), Elda Prestigio (25-22), Itxako (26-27), BM Gijón (38-18), Cleba León (31-24) eta Elche-Mustang (30-25). Bestetik,
Donostiatik kanpo partida guztiak irabazi ditu, iaz porrotak jaso zituen pistatan ere bai: Sagunto (21-25), Rocasa (22-33), Murtzia (13-21) eta Alacanten (23-25) eta igo berri diren Kukullaga (16-33) eta Porriño (21-32) ere gainditu ditu.
Zenbaki hauekin, Bera Berak eskuan du bigarren postua. Halere, batzuen beharrak eta besteen nekeak sorpresak dakartzate, asteburu honetan Etxebarrin gertatu den bezala, beraz, une guztietan adi egotea komeni zaie donostiarrei.
Lara Gonzalez lehiaketako golegile nagusiaren beldur zen Bera Bera. Hori dela eta Eli Pinedok Elxeko jokalaria gertutik jarraitu egin du nahiz eta penaltiei esker –zazpi- gol kopuru altua sartu dituen -12 gol-.
Halere, Lara Gonzalezen saikerak Ana Isabel Martínezek bakarrik jarraitzen zituen. Horiei esker, Elche-Mustang 3-5 jarri da 8. Minutuan. Cristina Cabeza jokalaria hutsunea antzematen zen ordea eta, ondorioz, donostiarren defentsak baloiak lapurtzen hasi da. Altuna, Rubio, Pinedo eta Carvalhoren golei esker, Bera Berak Elche-Mustang taldeari 6-0 partziala sartu dio eta markagailuan 9-5 ezarri 15 minutura iritsi baino lehen.
Elxeko jokalariek baloiak galtzen jarraitzen zituztez eta defentsak, ez hain irekia, ezin zuen Bea Fernández eta Verónica Cuña gelditu. Horrela, Bidebietan atsedenaldian Bera Berak zazpi goleko abantaila zuen apirilaren 12an Altean Kopako final-laurdenetan aurrean izango duten taldearekiko.
Bigarren zatian Bera Berak Lara Gonzalez estutzen jarraitzen zuen eta Darly Zoqbik bi baloi jarraian atera dizkio. Halere, donostiarrek ez dute kontraerasoan fin ibili. Reyes Carrere entrenatzailearen jokalariek, aldiz, markagailua kudeatzen jakin izan dute eta 52. minutuan abantaila haunditu dute (29-19).
Bera Berako prestatzaileak Eli Pinedori atsedena eman dio erasoan, gauza bera egin du Eider Rubio eta Bea Fernándezekin, Anna Punko talde titularrean kokatu du, Altunak eta Bertak bakoitzak zati bat jokatu du eta Alba Menendez, Nagore Arizagak eta Yamiley Rodríguezek minutuak izan dituzte. Partida amaieran baloia leku batetik bestera ibili da eta Elche-Mustang taldeak 2-7 partziala lortu du markagailua arintzeko.
Ondorioz, Bera Berak garaipen berri bat lortu du bigarren postuan sendo jarraitzen duelarik. Gainera, Etxebarritik oparia iritsi da, izan ere, Kukullagak 33-32 irabazi dio Mar Saguntori, datorren astean Itxako jasoko dute valentziarrek eta donostiarrek Castro Urdialesera egingo dute bidaia.
Bera Bera-Elche argazkiak
Bera Bera 30 (19+11): Zoqbi, Altuna (2), Punko (2), Carvalho (3), Rubio (4), Bea Fernández (5) eta Pinedo (2) –titularra- Cuña (5), Ziarsolo (2), Menéndez (1), Berta (4), Arizaga, Campa eta Yamiley (a.s.)
Elche-Mustang 25 (12+13): Camara, Gómez (1), Ana Isabel Martínez (6), Sempere (5), Laren (1), Lara González (12) eta Esther Martínez –titularra- Guilabert (a.s.), Segarra, Fuentes, Flores, Andreu eta Cristina Cabeza.
Epaileak: Jesús Escudero y Jorge Escudero (Colegio cántabro)
Kanporaketak: Pinedo, Menéndez, Carvalho eta Campa Bera Beratik eta Sempere Elche-Mustang taldetik.
Partzialak: 3-2, 5-5, 10-6, 14-8, 16-9, 19-12 –atsedenaldia- 22-13, 25-16, 25-16, 28-18, 29-21 eta 30-25.
Hasteko, Reyes Carrerek Lara Gonzalez ezker hegalaren jokua azpimarratu du, lehiaketako goleatzailerik nagusiena da 153 gol sartu dituelarik (partidako, 8,5). Bere esanetan “jaurtiketarekin behin eta berriz saiatzen den jokalaria izan arren gauza asko egiten ditu ondo, alde batera edo bestera iskin egin, jaurtiketa bikaina du eta pibotearekin ere jokatzen du”. “Oso jokalari onda da, etorkizun handikoa, alegia” aipatu du Bera Berako entrenatzaieak.
Reyesek ohartarazi du “Ana Isabel Martínez, Lara González eta Pilar Villaren artean golen %63koa sartzen dituzte” eta Martinez azpimarratu du “hegaletik jaurtitzeko eta pibotearekin lortura egiteko gauza delako”. Era berean, “Cristina Cabeza” aipatzen du, “talde hau martxan jartzen duena da, eskeramentu handikoa, jokua zuzentzen du eta taldekide hobeak egiten ditu”.
3-3 defentsa
Bera Beraren eserlekuan 301 partida beteko dituen Reyes Carrerek Elche-Mustang taldeko defentsa ere aztertu du. “Defentsa 3-3 erabiltzen du betidanik, Elche-Mustang taldeak hutsuneak eskaintzen ditu baina ez ordea gol aukerak” ohartarazi du.
Bere ustez, “banakako defentsa egiten saiatzen dira eta arerioen jokoa oztopatzen”. “Lehenengo lerro itotzea dute helburu”, hori dela eta Reyes Carrerek “lana, hutsuneak egon arren ezin ditugu eraso laburrak egin, baloirik gabeko joku asko, desmarkeak une egokinean eta pazientzia izan” eskatzen dio taldeari.
“Elche-Mustang gazte taldea izan arren oraina eta etorkizun handia du” Reyesen ustez.
Hala eta guztiz ere, entrenatzailearen ustez biharko partida (Bidebietan, 7etan) eta bi talde hauek apirilaren 12an Altean Kopako final-laurdenetan jokatuko dutena ez dutela ezer ikusirik.
Norgehiagoka honen ostean, eta txapelketa berdinean baina jubenil mailan, Bera Bera Egiak Usurbil K.E. izango du aurrean arratsaldeko 4,30etan. Mauge Gezalaren jokalariek fase honetako aurreneko garaipena lortu nahi dute eta usurbiltarren aurretik jarri sailkapenean.
Larunbatean bertan, arratsaldeko 6,15etan Egian, Egia Bera Bera eta Aloña Mendi K.E. udaberriko kopa prestatzeko lehiaketa honen lidergoan jokoan izango delarik.
Halere, larunbata irekiko duena Bera Bera Egia Infantil A izango da Zarautzen, hain zuzen. Gipuzkoako txapelketaren baitan Aiala D ZKE taldearen aurrean lehenengo garaipena izango dute hizpide.
Eta igandean, Foru Aldundia txapelketa. Bera Bera Egia kadete 1 Urnietako B hartuko du Bidebietan goizeko 10etan eta ordu berean baina Gaskan, Bera Bera Egia Infantil B-CDB Leizaran.