Bera Bera

Select your language

Vienako Schönbrunn Jauregiko Glorieta izeneko aretoan zabaldu ziren 12 boletatik, Bera Bera Eskubaloiko papertxoa izan zen debutari bakarra. Ondorioz, emakumeezkoen eskubaloiko eredu diren Europa hirien pare kokatu zen Donostia lehengo ostiralean. Europako Eskubaloi Federaziak (EHF) adierazi zuen bezala, Women’s Champions League da “gaur egun Europako emakumeezkoen kluben inguruko esperientziarik onena”, emakumeezkoen kirol kluba batentzako txapelketa gorena, alegia. Zozketan, Bera Berarekin batera ziren Championsen makina bat eskarmentu dituztean taldeak: Esloveniako Krim (18 aldiz), Buducnost (17), Larvik (14), Györi (10), Austriako Hypo (20), Frantziako Metz (15) edo Kroaziako Prodavka Vegeta (19). Aurkezpen horren ostean, Bera Berako aurkariak gogorrak izango zirenik ez zegoen duda izpirik. Norvegiako Larvik, iazko finalista, eta Koprinikako Prodavka Vegeta talde sendoak dira eta hirugarren aurkaria ere horrela izango da, izan ere, Italiako Salerno taldea baztertu gabe, teorian Mazedoniako Vardar, Frantziako Fleury edo Errusiako Rostov dira faborito nagusienak irailean jokatu behar duten kanporaketatik irabazleak bakarrik eskuratuko du txartela. Era berean, larunbat goizean burutu zen jardunaldian Bera Berak lehiaketak oraindik ere gehiago hazi egin nahi duela frogatu zuen, gizonezkoen Championsa jasotzen ari den arrakastaz bultzaturik. Izan ere, datorren denboraldiko Championsa nola itxiko den ez da oraindik erabaki, EHFk maiatzean lauko finala antolatzeko aukera aztertzen ari dela esan baitzien klubei. Eta etorkizunari begira, exijentzia handiagoa izango da. Gaur egun, multzoen faseko aurreneko bi taldeak Main Round delakora pasatuko dira; hirugarren sailaktua Cup Winners’ Cupean arituko da, laugarrena Europatik at geldituz. 2014-15 denboraldirako egin zen planteamentuaren arabera, multzoen faseko aurreneko hiru taldeek lortuko lukete Main Round jokatzeko txartela, hau da, otsailean eta martxoan gutxienez beste sei partida. Laugarren sailkatuak EHFko beste lehiaketari ekingo lioke. Honek esan nahi du Europan partida gehiago, aurrekontuarengan, plantillarengan eta proiektuaren definizioan eragin zuzena izango duena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores