Taldean golegileen artean hiru multzo sortu dira. Batetik, liga osoan zehar Eli Pinedok, Bea Fernándezek eta Eider Rubiok osaturiko hirukoteak ekarpena %43ª da, hau da, 667 goletik 288 sartu dituzte.
Ezker hegala golegile nagusiena da, 98 golekin. Eli Pinedo da partida guztietan gola sartu duen taldekide bakarra eta bataz beste partidako 4,26 gol ziurtatzen ditu. Pinedok, batez ere, kontraerasoa du gola sartzeko lagun.
Gertura Bea Fernández du Elik, 96 goleakin kanpoko jaurtiketari esker lortutakoak gehienak, nahiz eta penaltiak jautitzen ardura hartu duen. Aipagarriena da partida guztietan gola sartu duela Gijonen aurkako bi norgehiagoketan izan ezik.
Eider Rubio hurrengoa da 94 golekin. Castro Urdialesen ezin izan zuen jokatu baina Alcobendasen zazpi gol sartu zituen, horietarik, lau penaltiz. Donostiarrak barneraketak ditu gustoko eta zazpi metroak sarritan joaten da. Bidebietan golegile nagusiena da 52 golekin eta aurten Gijonen aurka denboraldiko marka ezarri du, izan ere, 10 gol sartu zituen orduan.
Ondorioz, hirurak –Eider Rubio eta Bea Fernández min hartuta daude- denboraldi honetan ligan ehun gol lortzeko zorian dira.
60 gol baino gehiago
Hiruki hauen atzetik agertzen dira beste hirukote bat: Carvalho, Ziarsolo eta Berta. Pibote brasildarrak 68 gol daramazki sei metroetan egiten duen lehiaren truke eta kontraerasoak baliatuz. Kapitainak 67 gol sartu ditu, gehienak kontraerasoetan eta ezker hegaletik. Matxalen Ziarsolok azkeneko 10 partidatan sartu du gola.
Melinda Berta orain saio onean dago. Alicanten sartutako zazpi golak eta pasa den asteburuan Alcobendasen azken minutuetan asmatutako hiru golak hungariara animatu dute. 61 gol daramazki eta kontraerasoa eta ezker hegala baliatzen ditu. Azpimarragarriena da etxetik kanpo Bidebietan baino 13 gol gehiago sartu dituela.
Ligako gol gehien sartzen duen bigarren taldea izanik, golak sartzeko ardura sakabanaturik dago. 54 golekin agertzen da Verónica Cuña, Elcheren aurka bost gol eta Castro Urdialesen hiru egin zituelarik. 49 golekin, Anna Punko jokatutako 14 partida eta gero; Libe Altunak 36 sartu ditu eta Anita Campak, 20.
Azkenik, gazteenak agertzen dira, Alba Menéndezek 14 gol sartu ditu eta geroz eta minutu gehiago ditu eta Nagore Arizagak lau daramazki. Antonella Mena pibote argentinarrak sei gol sartu zituen taldean egon zen arte.
Bera Bera Eskubaloia etxera itzuliko da bihar Mar Saguntori irabazi ziola ia hilabetea igaro denean. Donostiarrek Kanarietako Ro’casa taldea hartuko dute (19etan) ligako azkenaurreko partidan Bidebietan, erronka historikoa lorturik, izan ere, bigarren posutaren jabe dira eta, ondorioz, Champions ikutuko dute datorren denboraldian.
BM Alcobendasen aurrean lortutako garaipenak, asko sufritu ostean, hirugarren postua zortzi puntutara kokatzen du, ondorioz, liga amaitzeko gelditzen diren hiru partidei lasaitasunez ekingo diote eta, era berean, bolada onenarekin jarraitu nahi du, izan ere, taldeak zortzi norgehiagoka jarraian irabazi ditu eta azkeneko 16 partidatatik, 15 bereganatu ditu.
Denboraldia joan ahala, jokalariengan eragina izaten dute jokatutako partidak. Antonio Liberal masajistak dioen bezala “arazoa da ia maiatzean gaudela eta egindako ahalegina antzematen dela, alegia”. Horrela, ziur aski Eider Rubio, Bea Fernández edo Matxalen Ziarsolok minutu gutxi izango dituzte bihar Ro’casaren aurrean, sailkapen nagusian erdi-erdian kokaturik dagoena baina Kopan final-erdietan sartzeko zorian egon zena.
Bera Bera Eskubaloia Champions League delakoa edo antzeko lehiaketan parte hartu duten Gipuzkoako taldeekin bat egingo du datorren denboraldian. Horrela, Bidasoa eta Real Sociedad (emakumeen belar-hockey eta futbola) bezala, klubek Europa mailan jokoan izango duten lehiaketa handienean izango dira donostiarrak.
Gipuzkoako kirola mamitsua eta bertan nabarmentzea oso zaila da, izan ere, arrakastatsua izan ohi de Europan, Mundialetan edo joku olinpikoetan. Horregatik, Bera Bera Eskubaloiak lortutakoa txalogarria da.
Bidasoak eta Erreralak, belar-hockey nahiz futbolean Europako kopan parte hartu zuten Liga irabazi zituztelako. Bidasoak 86-87 eta 94-95 deboraldietan eskuratu zuten txapelketa eta, horrez gain, Europako lehiketan nagusi izan zen taldea bigarren edizioan.
Emakumeen belar-hockeyan Errealak txapelak lortu zituen 85-86, 92-93, 93-94, 97-98 eta 98-99 denboraldietan eta, ondorioz, Europako Kopan aritu zen hurrengo urtetan.
Bestetik, Errealak futboleko ligak 1981 eta 1982an irabazi ostean Europako Kopan parte hartu zuen eta 1983an final-erdiak jokatu zituen Hamburgoren aurka. Orain ezagutzen dugun Champions League formatoan Errealak bizi izan zuen 2003. urtean txapeldun orde izan zelako.
Kanporaketa
Itxakok ligari muzin egiten ez badio (puntu bakarra falta zaio), Bera Bera Eskubaloiak Championseko 16 taldeen artean egon nahi badu, kanporaketa bati aurre egin beharko dio. Denboraldi honen hasieran, kanporaketak lau taldek jokatu zituzten lau leku ezberdinetan ospatu zen Danimarkan, Polonian, Mazedonian eta Suedian.
Horrela, irailaren 17 eta 18an kanporaketak burutu ziren eta aurreneko partida irabazi zituztenek Champioseko multzoen faserako txartela jokoan izan zuten. Elda Prestigioren kasuan Metalurg Mazedoniako taldearen aurka galdu eta, ondorioz, Rekopan aritu zen.
Barakaldon asteburu honetan kadete mailako Euskal ligako finalean lorturiko hirugarren postuari esker, Espainiako txapelketa jokatzeko aukera emango duen sektoretan izango da Bera Bera Egia.
Lehiatzen igaro dituzten hiru egunak gogorrak izan arren, Bera Bera Egiak oso maila ona eman du. Ostiralean aurreneko zatian gaizki ibili zirenez ezin izan zute Bide Onera Zuazo gainditu (18-22). Larunbatean donostiarrek IMH Elgoibar baino gehiago izan ziren 22-20 eta igandean Zarauzko Aiala txapeldunen aurrean berdinketa lortu zuten.
Azpimarratzekoa da, gainera, Udane Rodriguez atezain onena izendatu izana. Dirudienez, sektoreetako fasea maiatzaren 11tik 13ra bitartean burutuko da.
Bestelako emaitzei erreparatuz, senior mailako Kopan Egia Bera Berak Aiala A ZKE taldearen auka 35-26 galdu zuen; Bera Bera Egia Kadete 1 22-16 irabazi zion Zalla Taberna Pulpori eta bigarren postua eskuratu du Foru Aldundia txapelketan.
Bestetik, txapelketa berean Bera Bera Egia Infantil A-k aurreneko garaipena lortu zuen (13-12) Pizzeria Marina Pulpo KE. taldearen aurka eta infantil B taldeak 16na berdindu zuen Andoainen CDB Leizaranen aurrean.
Bera Bera Eskubaloiak aurreneko aldiz emakumeen Afebal ligan bigarren postua ziurtatu du sailkapenean gaur arratsaldean ‘Ametsen Pabiloian’ BM Alcobendas 25-26 gainditu ostean (atsadenaldian, 13-15), azken minutuetan donostiarrek horrelako egoeratan eskarmentua erakutsi dutelako.
Bera Berak helburua lortu du liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, oso denboraldi bikaina burutuz eta Championseko ate joka utzi ditu donostiarra.
Partida oso berdintsua izan da, aurreneko zatian bi taldeek abantailak izan dituzte markagailuan baina gehienez bi golekoak .
Bera Berak 5-1 defentsaren aldeko apostua egin du, Kopako finalerdietan hain emaitza ona eman ziona, halere, baloi asko galdu ditu erasoan. Hala eta guztiz ere, atsedenaldian aurretik iritsi dira Matxalen Ziarsoloren kontraerasoak baliatuz.
Bigarren zatian madrildarrak geldiezinak izan dira, erasoan nahiz defentsan. Bera Berak Estela atezainarekin topo egiten zuen eta erasoan ez zuen Elisa Álvarez pibotea gelditzen asmatzen.
Horrela, BM Alcobendasek 20-17 lortu zuen eta ondoren, Ferrerek 23-19 ezarri zuen. Hortik aurrera, partida aldatu zen. Gaur Reyes Carrere ordezkatzen zuen Tati Garmendiak defentsa aldatu zuen, 6-0 jarri zuen eta Darly Zoqbi lagun madrildarren erasoa gelditu zuen.
Era berean, Bera Berak Alcobendasen hegaletan zuloa ikusi zuen eta Berta eta Pinedoren bitartez aldea murriztea lortu zuen (23-22). Batzuen eta besteen golak eman ziren eta azken unean, gipuzkoarren defentsak baloia lapurtu zuen eta Pinedok 25-26 ezarri zuen lau minutu baino gutxiago falta zirela. Merezi arren, donostiarren defentsak eta Darly Zoqbik Alcobendasen berdinketa galerazi zuten, talde honek duen irabazteko grina erakutsiz.
Horrela, Ametsen Pabiloian eskuratu du Bera Berak balentria, hau da, bigarren postua, Championsera begira jarriz. Zorionak!
Fitxa
BM Alcobendas 25 (13+12): Estela, Ferrer (2), Aramendia (1), Arderius (3), Álvarez (5), López (8) y González (4) –titularra- Morante (2), Navas, Prieto eta Ciobanu (o.a.).
Bera Bera 26 (15+11): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (7), Carvalho (2), Punko (3), Bea Fernández (2), Pinedo (4) –titularrak- Ziarsolo (3), Berta (3), Cuña, Menéndez eta Campa.
Epaileak: Joaquim Castañer eta Gerardo Bohigas (Valentziarrak)
Kanporaketak: Bera Bera: Carvalho eta Pinedo. BM Alcobendas: Mireya González (2) eta López.
Partzialak: 3-3, 3-5, 5-6, 9-8, 11-12, 13-15 –atsedenaldia- 16-16, 20-18, 22-19, 23-20, 25-24 eta 25-26