Bera Bera

Select your language

Europako lehiaketan laugarren aldia zen Bera Berarentzat, Errekopan debuta egin ostean, ondoren City Cup delakoan, Errekopara bueltatzeko. 1996-97 denboraldia zen eta lehiaketa honetan orduan Corteblanco Bidebietak Kroazia eta Suitzako taldeak gainditu eta gero Norvegiara egin zuen bidaia 1997ko otsailean. Bera Berak Errekopari ekin zion 1996an Kopako finalera iritsi ostean, Larvik taldea, berriz, Norvegiako Kopako txapelduna sortatu zen. Cup Winnners’ Cupeko finalerdietara iritsi zen Larvik aurreneko denboraldian. Esan daiteke Larvik talde handiaren bolada onari hasiera eman ziola orduan. 1994tik hona, Liga 15 aldiz irabazi ditu; Kopa, 13; 14 aldiz izan da Championsean behin irabazita (2011n) eta Cup Winners’ Cup birritan (04-05 eta 07-08). 1997an, Bera Berak 30-17 galdu zuen joaneako partdian (17-7 atsedenaldian) baina Donostian 22-22 berdinketa eman zen (12-8 atsedenaldian). Norvegiarrak finalerdietan kanporatuak izan ziren Istochnik Rostov taldearen aurrean etxetik kanpoko golei erruz. Bestetik, Bera Berak birritan izan du aurrean Prodavka kroaziarra, EHFen biak. Joanekoan, 2004ko urtarrilean Gascan, Bera Berak 32-31 irabazi zuen, Eli Pinedok 9 gol sartu zituelarik (15-14 atsedenaldian). Halere, ez zen nahiko izan, Koprinikan donostiarrek 34-27 galdu zuten (15-15 atsedenaldian). EHFko hirugarren txanda zen eta kroaziarrak, ostean, ezin zuten Viborg gainditu. Hurrengo kanporaketan 2006ko otsailean eman zen, EHFko final-zortzirenetan. Bera Berak Belgikako DHW Antwerpen eta Alemaniako DJK/MJC Trier taldeak atzean utzi zituen eta Koprinikara hiru goleko abantaila eraman zituen(32-29, 16-12 atsedenaldian) Kowalska poloniarren (12), Tati Garmendia (5) eta Esme López (5) jokalarien golei esker. Matxalen Ziarsolo (3 gol) da errepikatuko duen bakarra. Itzuleko partidan, hurrengo astean 35-26 (19-9 atsedenaldian) galdu zuen Bera Berak. Kroaziako taldea finalera iritsi zen eta Budapesteko FTC taldearen aurka bi partidak gol bategatik galdu zuen. Prodavkak 20 liga eskuratu ditu, 19 Kopa eta Champions Leaguen 20. aldiz izango da, 1995-96an irabazi zuen lehiaketa, hain zuzen. Bera Berak urriaren 12 edo 13an jokatuko du Koprinikan eta azaroaren 2 edo 3an Larvik. Norvegiarrak urriaren 19 edo 20an izango dira Donostian eta kroaziarrak, azaroaren 16 edo 17an, multzoen fasea amaiarara iritsiz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores