Eguna ez da ondo hasi donostiarrentzat gerrialdeko mina zuela Eider Rubiok etxean gelditu behar izan du. Bera Berak joko gidari nagusiena galdu du eta aurreneko minutuetan galdu dituen baloiak ez diote partidari hasiera ona eman. Era berean, María Muñoz atezaina ondo ibili da, ondorio, Castro Urdiales taldeak 6-1 partziala lortu du, erasoan Tiddara Trojaola ezker hegaletik ondo amaitzen zuelarik.
Donostiarrak ez dira gehiegi kezkatu eta pixkanaka pixkanaka aldea murrizten hasi dira, atsedenaldian bi goletara iritsi direlarik (12-10). Bigarren zatian Castro Urdialesek 14-10 ezarri du baina irudipena baino ez da izan. Bera Berak 1-7 partziala lortu du, Darly Zoqbiren geldiketen eta Bea Fernándezen golei esker. Alba Menendezek aurretik jarri ditu donostiarrak eta Bertak arnasa eman (45. min. 15-17).
Zarauztarra bi minutuz kaleratu dute, baloi bat erasoan galdu du Bera Berak eta Castro Urdialesen kontraeraso batek partidan sendo jarraitu behar zela ohartarazi dute Reyes Carrere. Izan ere, bost minutu golik sartu gabe egon dira eta markagailuari eutsi diote defentsari esker, Castro Urdialesek zortzi gol baino ez ditu lortu bigarren zatian.
Horrela, azken minutuetan erasoan Eli Pinedo izan da gidari eta aldaketa ondo atera zaio Bera Berari berak Matxalen Ziarsolori emandako paseari esker, kapitainak 18-21 ezarri du bi minutuen faltan. Matxalenek azken minutuan ere gola sartu du.
Bera Berak une zailak kudeatzen jakin izan du, azken minutuetan zuen alde txikiari eutsi dio puntuak premiazkoak dituen Castro Urdialesen aurka
Fitxa:
Castro Urdiales 20 (12+8): María Muñoz, Yañez (4), Costales (1), Elorza (2), Patricia Martínez (3), Gómez, Trojaola (9), Victoria (1), Oxana, Andrea Fernández, Antolín eta Nogales.
Bera Bera 22 (10+12): Zoqbi, Altuna (1), Punko, Carvalho (3), Cuña (3), Bea Fernández (7) eta Pinedo (1) –titularra-, Ziarsolo (3), Berta (3), Menéndez (1) eta Campa.
Epaileak: Héctor Fraile eta Vicente Peris (Valentziarrak) Kanporaketak: Gómez, Trojaola eta Victoria Castro Urdialesetik eta Altuna, Pinedo, Campa, Alba eta Punko Bera Beratik.
Partzialak: 2-1, 6-1, 7-3, 9-6, 10-8, 12-10 –atsedenaldia- 14-10, 15-13, 15-17, 17-19, 18-19 eta 20-22
Arratsaldeko 7etan Pachi Torre kiroldegian jaisteko lekuetan dagoen Castro Urdiales taldearen aurka arituko dira donostiarrak.
Bera Berak Sagunton ere ‘jokatzen’ du, izan ere, Mar Sagunto etxeko taldeak partidarik galdu ez duen Itxako liderra hartuko du. Valentziarrek galduz gero eta donostiarrek garaipenak lortzen badute bi talde hauen tartea sei puntukoa litzateke, ondorioz, martxoaren 31n Donostian burutuko den partida oso interesgarria izango da. Bera Berak sutsu ekingo dio norgehiagoka erabakiorra izan daitekeelako eta, era berean, lasaitasunez Mar Saguntorekiko tarte zabala duelakoan.
Horretarako berdindu edo irabazi behar dute Amazsa Urdaneta talde bizkaitarren aurkako norgehiagoka. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Loiuko Urdaneta kiroldegian jokatuko du larunbatean arratsaldeko 4etan. Bidebietan donostiarrek 24-19 nagusitu ziren.
Txapelketa berean, jubenil taldeak Lauko Elgoibarren aurka amaituko du fase hau. Partida larunbatean izango da, arratsaldeko 4etan, Olaizga kiroldegian.
Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia Kadete 1 taldeak larunbatean Oñatira egingo du bidaia Aloña Mendi B taldearen aurka arratsaldeko 5,30etan Zubikoan jokatzeko. Bertan, eguardiko 12,15etan baina, Bera Bera Infantil B eta Aloña Mendi D taldeak aurrez aurre izango dira. Bera Bera Egia Infantil A taldeak, aldiz, Aiala A ZKE hartuko du Bidebietan igandean goizeko 10etan.
Azkenik, Senior Preferente mailako Egia Bera Bera larunbatean Bidebietan, arratsaldeko 6etan, Ereintza Aguaplasten aurka jokatuko du.
Elxtarren aurrean, Bera Berak Porriñori sartutako 17 golak gainditu zituen; 18, Castroren aurrean eta 18 baita ere Kukullagari Etxebarrin bigarren itzuli hasieran. Bigarren zatian, berriz, donostiarrek 24 gol sartzea lortu zituzten –Kukullagari Bidebietan-, 20 BM Alcobendasen aurrean eta 22, BM Gijonen aurka.
28 eraso eta 19 gol
Lehengo astean zehar Bera Berak Elche Mustang erabiltzen duen defentsa irekia aztertu du. Emaitza argia izan da: 19 gol lortu zituen 24 jartiketetan: kontraerasetan, bost: Cuña, Altuna, Pinedo (2) eta Ziarsolo, transizioetan hiru: Altuna, Cuña eta Punko, hirutan Dara Carvalhok bukatu zituen sei metroetan, hituran zortzi metroetatik Bea (2) eta Rubiok, lau barneraketa: Rubio, Bea, Cuña eta Ziarsolo eta Bea Fernándezek penaltiz sartutakoa.
Datuen arabera jaurtiketetan %79etan asmatu egin zuen Bera Berak eta hiru erasoetatik bitan baloia sareetan bukatu zen. Donostiarrek bost jaurtiketetan ez zuten asmatu: Beak eta Darak zutainera, Alba Menéndezek kanpora bidali zuena eta Adelina Cámara ateizanak urrundu zituenak Altunari eta Bea Fernándezi. Gipuzkoarren erasoa leku guztietatik iritsi zen Elcheren ateruntz, guztira zortzi jokalarik gola sartzea lortu zuten aurreneko zatian eta pistako edozein zirrikituetatik sortu zituzten jaurtiketak. Bera Berak bakarrik hiru baloi galdu zituen lehenengo zatian eta erasoan falta bakarra egin zuen.
Elchek 12 gol, 29 erasoetan
Elche Mustang taldearen aurka erasoaz aparte, defentsak ere asko presionatu zuen Lara Gonzalez, Eli Pinedok batez ere eta Alba Menendezek amaieran. Bidebietan 12 gol lortu zituen ligako golegile nagusienak. Aurreneko 30 minutuetan Elche Mustang taldeak 29 eraso izan zituen. Sartutako 12 golen erdiak penaltien bitartez iritsi ziren. Lara Gonzalez (8, 5 penaltiz), Ana Isabel Martínez (2, 1 penaltiz) eta África Sempere (2) sei metroetan izan ziren golegileak.
Bera Beraren defentsak lau baloi berreskuratu zituen, Darly Zoqbik bi jaurtiketak gelditu zituen –beste hirutan gola galerazi zuen epaileak falta adierazi baino lehen-, Carvalhok baloi bat blokeatu zuen, Eli Pinedo eta Alba Menendez kanporatuak izan ziren eta donostiarren intentsitateak elxtarren akatsak eragin zituzten: hiru baloi galdu, hirutan urratsak, erasoan falta bat eta kanpora beste hiru baloi jaurti zituzten.
Elche-Mustang taldeak egin zituen akatsak Bera Berak aprobetxatu zituen kontraerasoak eta transitzio azkarrak gauzatzeko, ondorioz, birritan 6-0 eta 6-2 partzialak sartu zizkion markagailuan tarte erabakiorra irekiz.
Ondorioz, gogoratzeko moduko lehenengo zatia burutu zuen larunbatean Bidebietan Bera Berak. Aitzitik, partidako azken minutuetan Bera Bera makal ibili zenez, bigarren zatiko partziala galdu zuen (11-13), denboraldi honetan Itxakoren aurka Lizarrerian bakarrik gertatu dena. Halaber, bigarren 30 minutuetan sartutako 11 gol horiek historikoa izango den denboraldi honetako markarik eskaseena da.
Bera Bera Egia kadete 2 taldeak aise nagusitu zen Urdaibai E.T. taldearen aurka 26-8. Bigarren postua jokuan izango dute larunbatean Amazsa Urdanetaren aurka eta ezin dute galdu.
Azken segundurarte zain egon behar izan zuten Bera Bera Egia jubenil taldeak eta Usurbilek. Donostiarrak 11-13 azpitik joan ziren atsedenaldira, ez zuten ondo hasi bigarren zatia baina Usurbil gainditu zuten 28-27 emozioz beteriko amaieran.
Senior Preferente
Udaberriko kopa prestaketan, Egia Bera Berak Aloña Mendiri 21-18 irabazi zion eta, ondorioz, líder kokatuta sailkapenean. Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak 21-18 irabazi zion Urnietako B taldeari eta Bera Bera Infantil B taldeak gol bakar batez galdu zuen 11-12 CDB Leizaranen aurrean.
Azkenik, Aiala D ZKE aise nagusitu zen 21-7 Bera Bera Egia Infantil A taldearen aurka.
Argazkian Izure Andrés jubenila baloiarekin Nora Azurmendi begira duela.