Bera Bera

Select your language

Laugarren garaipena bostgarren lagunartekoan, oraindo honetan, Bera Berak Cleba Leoni itzuliu dio bisitaldia. Gaur arratsaldean udal kiroldegian jokaturiko partidan Imanol Álvarezen taldeak berriro gainditu du Javi Callejoren taldea (19-26, 11-14 atsedenaldian). Zumaian jokaturiko neurketa antzekoa izan da partida, hasieran markagailuan paretsu eta bigarren zati hasieran donostiarrek martxa berri bat ipiniz tartea zabaldu dute. Imanol Álvarez eta Martín Larrañagak aurrendenboraldiari begira ezarri dituzten irizpideekin bat egin dute gaur ere eta talde osoaren artean minutuak banatu dituzte. Bidebietan bezala, Bera Berak 6-0 defentsa osatu du eta erasoan oraingo honetan Eli Pinedo ezker albokoan aritu da, Arizaga, Menéndez, Elorza, Ana Martínez eta Esther Arrojeriaren artean lehenengo lerroa osatuz. Datorren astean, Bera Berak froga gogorra izango du Mios Biganos Begles taldearen aurka Egiako txapelketan. Abuztuak 28, asteazkenean izango da, 19etan eta doostiarrek gogo biziz hartuko du Frantziako taldea. Horrez gain, ziur aski Kukullaga Etxebarri taldearen aurkako lagunartekoa abuztuaren 30ean, ostiralera aurreratuko da. Fitxa: Bera Bera 26 (14+12): Yamiley, Castro (4), Elorza (4), Arizaga (2), Menéndez (3), Núñez (4), Pinedo (1), Ziarsolo (2), Ana Martínez (2), Ederra (4), Ezkurdia, Arrojeria, Olatz Ramón, Eider Lizarbe y Ana Temprano (o.a.).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores