Bera Bera

Select your language

Bera Bera estrenaldi lasaia izan du Bidebietan Angolako junior mailako selekzioari aise irabazita aurredenboraldiko laugarren lagunartekoan.
Oraingo honetan nobedadea defentsan etorri da, izan ere, aurreneko norgehiagokan ez bezala, Imanol Álvarezek 6-0 defentsarekin frogak egin ditu. Ederra, Núñez, Martínez eta Pinedo jokalariak erdiko gunea osatu dute, Ziarsolo eta Castro alboetan eta Ana Temprano atean. Erasoan Menéndezek –aurreneko 10 minutuetan hiru gol sartu ditu- - María Núñez ordezkatu du. El Pinedok zentral moduan aritu da eta lehenengo zati amaieran eskuin hegaletik.
Ermuko entrenatzaileak minutuan banatzen jarraitu du. 15. minutuan Arizagak Pinedo ordezkatu du, Elorzak Menéndez eta Núñez Ederra erasoan. Horren ostean Arrojeriak gauza bera egin du Ana Martínezekin eta Ezkurdiak Ziarsolorekin.
Faduran prestaketa egiten ari den Angolako selekzioa partidari erritmo altua ezartzen saiatu da baina ordu laurden baino ez dio markagailuari eutsi. María Núñezekin lotura gauzatu ostean eta Elorzaren jaurtiketak medio, Bera Berak abantaila hartu du (20. min. 10-5), atsedenaldira iristerakoan handitu dena (18-9) Arizaga eta Pinedoren golei esker.
Bigarren zatian, partida ezaugarri berdinak izan ditu. Yamiley atepean jarri da eta Imanol Álvarezek Ana Martínez jarri du taldea zuzentzen. Oraingo honetan Eider Lizarbe eta Olatz Ramón gazteak sartu ditu, gol bana eginez.
Datorren lagunartekoa abuztuaren 24an izango da, larunbatean 19etan Leonen eta hurrengoa Egiako txapelketan, abuztuak 28, asteazkenean 19etan, aurkari indartsu baten aurka, Mios Biganos Begles, alegia.

Bera Bera 33, Angola junior 20

Bera Bera 33 (18+15): Temprano, Castro (3), Ana Martínez (1), Pinedo (5), Menéndez (5), Ederra (2) eta Ziarsolo (4) –titular- Núñez (4), Elorza (2), Arizaga (3), Arrojeria (1), Ezkurdia (1), Lizarbe (1), Ramón (1) eta Yamiley (o.a.)

Angolako junior selekzioa 20 (8+12): Alberto, Santos, Oliveira, Leite (1), Domingos (5), Francisco, Machado (3), César (9), Sousa, Paulo, Tchingango (1), Pembor (1) eta Luceu (o.a.).

Epaileak: Leo Portilla eta Mikel Foj (euskaldunak). Kanporatuak: Ana Martínez eta Nagore Arizaga Bera Beratik eta Santos (2), Paulo eta gorria César joklariari. 

Partzialak: 3-2, 4-3, 6-5, 10-5, 14-7, 18-9 – atsedenaldia- 19-13, 21-14, 24-16, 27-18, 28-19 eta 33-20.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores