Bera Bera

Select your language

Erronka honekin bat egin! lemapean, Bera Bera Eskubaloiak 2013-14 denboraldiko bazkide kanpainari ekin dio. Irizpide orokor gisa, azkeneko urteetako salneurriari eutsiko dio Superkopa eta Ligako partidak ikusi ahal izateko eta, era beran, Champions Leagueko multzoen faseari begira arrazoizko salneurriak jarri ditu.
Horrela, Ligako eta iaz bezala Superkopako –irailaren 4ean, 20etan, Gascan- partidetarako ez da salneurria aldatu. Hau da, helduek 65 euro ordaindu beharko dute 14 partida ikusteagatik, Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurkako Superkopako eta Ligako 13 partida, alegia.
Era berean, gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek 35 euro ordainduko dute Liga eta Superkoparako. Bera Bera eskubaloiko senideak %40ko beherakada izango du abonamentuan, ondorioz, helduek 40 eurotan izango dute eta gazteek eta jubilatuek, 20 eurotan.
Horrez gain, Bera Berak familia-abonamendua atera du. Honek esan nahi du bi helduek bazkide eginez gero gazteak (10-16 urte) dohainik izango lukete abonamendua. Kasu guztietan, 10 urte azpiko gaztea dohainik sartuko da Bidebietan nahiz Gaskan.
Abonamenduak Bidebieta Kiroldegiko bulegoan erreserbatu daitezke (9etatik 13ak arte) eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailez. Ostiralean 18etan Bera Berak eta Kukullaga Etxebarri taldeen arteko lagunartekoa dela eta, bulegoa zabalik egongo da 17,30etatik 20rak bitartean.

Champions League

Lehiatilan salgai jarriko diren sarrerak ez dira aldatuko, hau da, Liga eta Superkopa zazpi eurotan eta Europako partidei begira, 10 euro.
Europa mailako goreneko lehiaketako ligaxkan debuta egingo du Bera Berak aurten eta Champions Leagueko multzoen faseko partidak ikusi ahal izateko arrazoizko salneurriak jarri ditu (urriaren 6an –prebiatik etorrita-; urriaren 19an, Novergiako Larvik, egungo azpitxapelduna eta azaroaren 17an, Kroaziako txapeldun Prodavka Vegeta).
Bera Beraren erronka da orokorrean kirola eta eskubaloia gustuko duen oro erakartzea da, zalegoa nahiz Gipuzkoako edo Euskal Herriko erakunde eta eragile. Diotenez, Donostian izango baita Europako emakumeezkoen klubeetako ikuskizun erakargarriena.
Horretarako, lehialenek, hau da, Ligako abonamendua atera duten horiek 20 eurotan izango dituzte multzoen faseetako hiru partidan; gazteeek eta jubilatuek, 10 eurotan.
Bazkideek lortuko dituzten beste abantailen artean dira Bera Berako produktuen salmentan %10eko beherapena eta Donostiako Avia Zerbitzuetako Estazioetan gasolina hartzeagatik %2ko deskontua, besteak beste.
Ikus bideoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores