Espainiako ligako irabazle gisa, Bera Bera Eskubaloiak multzoen fasea zuzenean jokatzeko eskubidea du. Errumaniako eta Errusia txapeldun Oltchim eta Dinamo Volgograd taldeak, besteak beste, lehiaketa jokatzeari uko egin diotenez, EHFk multzoak berantolatu ditu. Bera Bera, bigarren multzoan dago Danimarka, Alemania eta Frantziako txapeldunekin batera, FC Midtjylland, Thüringer –Errekopan kanporatu zituen donostiarrak- eta Metz. Hau da, talde hauek saihestu ditu Bera Berak zozketan. Horrela, Bera Berak honako lau talde handi hautako bat izango du aurrean, lehenengo multzoko Hungariako eta egungo txapeldun Györi, Norvegiako Larvik, Montenegroko Buducnost edo Esloveniako Krim. Eta 3. multzoko (Pot 3) Austriako Hypo, Kroaziako C Podravka Vegeta, Suediako IK Sävehof edo Poloniako MKS Lublin, hauek guztiak ligako txapeldunak.
Laugarren taldea Champions Leagueko bigarren txandari ekingo diotenen artean irtengo da. Aukera zabalak dira eta fase honetako zozketa ekainaren 27an burutuko da, multzoen fasekoa bezperan.
EHF Champions League
Eguardian Gipuzkoako emakume kirolari omenaldi ekitaldia burutu da. Horien artean, Ligako txapeldun Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko Hockey eta saskibaloiko EHU Ibaeta taldea, ohorezko mailara igotzea lortu duena.
Bera Berako Reyes Carrere eta Eli Pinedo izan dira bertan eta Gipuzkoako Odol-emaileen elkarteko presidente Sabin Urzelaik lekuko sinbolikoa eman die ‘Eutsi lekukoari’ lemapean.
Reyes Carrerek “gizarteko elkartetik emakumeen kirolak jasotzen dituen omenaldiak” eskertu ditu.
Gaur egun Gipuzkoan 18.000 odol emaile ditu eta beste 3.000 behar dira. Horregatik odol emaile Elkartearen erronka da gazteen kopurua handitzea.