Larunbat arratsaldean jokatu zuen Usurbilgo Oiardo kiroldegian Aiala Zarautz taldearen aurka eta 15-22 irabazi zuenez, Bera Bera Egia Jubenil taldeak Gipuzkoako Kopa eskuratu zuen. Zorionak neskak, Tati Garmendia entrenatzaileari eta Verónica Valverde harrobiko koordinatzaileari.
Atzo bidai luzea burutu ostean, Galizan da Euskadiko selekzioa txapelketa bat jokatzeko asmotan. Bera Berak datorren denboraldirako fitxatu berri duen entrenatzaile Imanol Álvarez da hautatzailea eta zerrendan dira Alba Menédez, Nagore Arizaga, Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria.
Euskadik gaur arratsaldean jokatuko du bigarren final-erdia Galizaren aurka Carballo herrian 20,30etan eta aurretik Italiak eta Kataluniak irekiko dute topaketa 18,30etan. Bihar, igandea, finala 13etan izango da eta 3. eta 4. posturako norgehiagoka, 11etan.
Hau da deialdia osatu duten jokalariak:
• Nagore Odriozola – AIALA ZARAUTZ KE
• Lide González Txabarri – AIALA ZARAUTZ KE
• Maite Alcoba – AIALA ZARAUTZ KE
• Oihane Gómez – TECNIFUELLE ELGOIBAR
• Ainara López – TECNIFUELLE ELGOIBAR
• Cindy-Lur Birberg – TECNIFUELLE ELGOIBAR
• Maialen Mujika – BM PORRIÑO
• Nagore Arizaga – BERA BERA
• Alba Menendez – BERA BERA
• Esther Arrojeria – BERA BERA
• Uxue Ezkurdia – BERA BERA
• Ixone Minguez – ERMUKO ERROTABARRI
• Lorea Arrizabalaga – ERMUKO ERROTABARRI
• Ariane Gayoso – ERMUKO ERROTABARRI
Entrenatzailea: Imanol Alvarez
Entrenatzaile Laguntzailea: Olatz Arrarte
Zuazo Barakaldo eta Kukullagak ez dituzte jokalariak Bizkaiko Kopa jokoan dutelako.
Asteburua gaur irekiko du Egia Bera Bera senior taldeak Oñatiko Zubikoa kiroldegian Aloña Mendiren aurka 20etan, Gipuzkoako kopako jardunaldian.
Eta bihar Bera Bera Egia jubenil taldeak Gipuzkoako kopako finala jokatuko du Usurbilgo Oiardo kiroldegian 16etan Aiala ZKE taldearen aurka.
Bera Bera Eskubaloiak Ana Temprano atezaina fitxatu du datorren denboraldirako.
29 urteko asturiarra, Zuazo Barakaldo taldean jokatu du aurten. Aldez aurretik Balonmano Gijón taldean lau urte eman zituen, Castro Urdialesen beste bi eta Ucam Murcian bakarra.
Datorren astean Bidebieta kiroldegian aurkeztuko den Temprano, Yamiley Rodríguezekin batera izango dira Bera Beraren datorren denboraldiko atezainak.
Bera Bera Eskubaloiak gaur goizean Bidebieta kiroldegian Imanol Álvarez aurkeztu du, datorren denboraldian ohorezko mailako taldea zuzenduko duen entrenatzailea.
46 urteko ermuarra, Eibarren burutu du bere kirol ibilbidea, jokalari nahiz entrenatzaile gisa. Viktor Debre eta Julián Ruiz entrenatzaileen bigarrena izan zen eta aurten Lehenengo Nazionaleko Somos Eibar Eskubaloia taldea zuzendu du.
Aurkezpenean, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia pozik agertu da “Imanol aurreneko aukera zen eta aurrean jarri diogun erronkari eutsi egin diolako”.
Imanolek onartu du “Tatiren deia ostean egun batzuk hartu nituen, erronka zaila baina erakargarria baita, etortzeko modukoa”. Bera Berak Liga, Kopa eta Superkopa irabazi ditu eta Europan ibilbide duina egin “horrek guztiak interesa handitzen du, kanpotik talde honek seriotasuna eta lan onaren irudia ematen du, erakargarriagoa egiten duena”.
Gizonezkoen eskubaloian duen eskarmentuaz galdeturik, Bera Berako entrenatzaile berriak adierazi du “kirol bera da, eta oso pozik nago emakumeen eskubaloiko elitean dagoen taldea zuzentzeko aukera eman didatelako”. “Ez dut uste taldeari moldatzeko arazoak izango ditudanik –jarraitu du- eta ez dut uste asko aldatuko denik kirol bera delako, hau da, taldearen onurako lan egingo duen jokalari multzoa”.
Imanol Álvarezek “gustoko dut defenditzen duen taldea, korrika egiteko aukera ematen duena” azaldu du. “Eta talde honek badaki hori egiten, lerro honetan jarraituko dugu eta beste urrats bat eman nahi nuke, baloiak lapurtzeko aurrera hartzea; ez da erraza baina ideia horrekin nator” aipatu du.
Plantillaren inguruan “sakonean hitz egin behar dugu, bilerak egin” onartu du eta Tati Garmendiak gehitu du “iazko talde gehiena mantenduko dugu eta lehenengo lerroko jokalariak fitxatzeko lanean gaude”.