Darly Zoqbi brasildar atezaina ez da izango dagorren urteko Bera Berako plantillan. Beste urtebetez kontratua izan arren, eskaintza jaso duenez Bera Berari berau berdintzeko aukera gelditzen zitzaion.
Azken ibilbide honetan Darly Zoqbik burutu dituen bi denboraldiak aipagarriak izan dira. Iaz Kopan eta Ligan lorturiko azpitxapeldunetan oinarrizko jokalari izan zen eta aurten makina bat uneetan emandako maila oso altua izan da. Gogoratzekoak izan dira, besteak beste, Kopako txapelketa osoa, eta batez ere Bera Berak finaleak Rocasa gainditu zuen norgehiagoka (25-24), Europan Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurkako Gaskan bizi izan zena, 12 goleko iraulketa, alegia eta Ligan Bidebietan Rocasaren aurkako azken partida. Bost aldiz ligako azpitxapeldun izan ondoren, Darly Zoqbik aurreneko liga eskuratu du Bera Berarekin.
Erakutsi duen mailari esker Darlyren izena merkatuan mugitu da eta Frantziako talde batek egindako eskaintza onartu du, aurrekontuak jasango duen murrizketa dela eta Bera Berak berdindu ezin duena.
Bera Berak Darly Zoqbiren profesionaltasuna goraipatu nahi du, klubarekiko eta hiriarekin izan duen inplikazioa eta konpromisoa eskertu eta ibilbide berrian zortezik onena opa dio.
Darly Zoqbi berak lehio hau erabali nahi du “Bera Berako taldekide, Reyes, Martin eta Iker, zuzendaritza eta zalegoari agur esan eta eskertu nahi diet, egoera ulertu dutelako”. “Etxean bezala egon naiz, Bera Bera biotzean eramango dut eta banoa kirol proiektua oso interesagarria delako”.
Bera Berak ezin izan zuen Kukullaga gainditu Etxebarri kiroldegian jokaturiko Euskadiko Kopako finalean (27-25). Halere, donostiarrek azken minutura arte aukerak izan dituzte eta oraina izateaz gain, etorkizuna bermaturik dagoela frogatuz.
Lehenengo zatian boladak eman ziren. Hiruna berdindu ostean, Kukullagak tartea zabaldu zuen (10. Min 6-3). Halere, Bera Berak buelta eman zion egoerari 1-5 partzialari esker. Halere, bizkaitarrek gauza bera egin zuten erosoan galdutako baloiak aprobetxatuz, atsedenaldian 15-11 iritsiz.
Bigarren zatian Esther Arrojeria sartu zen lehen lerroan eta gola sartu zuen hasi eta berehala, Horren ostean kanporatua izan zen eta Kukullagak kanpotik asmatu zuen Nogalesen zuzendaritzapean (37. Min 20-14). Halere, Usurbiltarra partidan sartuta zegoen, Bera Berak defentsa hobetu zuen, kontraerasoak gauzatu eta hamar minutu falta zirela gerturatu zen (23-21).
Nogalesek berri ardura hartu du, Olgak penalti garrantzitsu bat sartu du, Ezkurdiak itxaropena zabaldu du baina Azkonak gol erabakiorra sartu du.
Fitxa: Kukullaga 27, Bera Bera 25
Kukullaga 27: (15+12): García, Bayón, Echabe 1, Nogales 9, Azaola 2, Azkona 4, Rodríguez 4, Agirregomezkorta 1,Olga 6, Alba Fernández, Castaños eta Claudia o.a.
Bera Bera 25 (11+14): Yamiley, Altuna 3, Menéndez, Núñez 3, Castro 4, Dunay 3, Ederra 4, Arizaga 1, Ezkurdia 3, Arrojeria 4, Ainara García y Leal (p.s.).
Epaileak: Sergio Ezonki y Endika Batikon
Kanporaketak: Reyes (Nagore Arizaga), Núñez eta Arrojeria Bera Beratik eta Nogales, Azkona eta Alba (3, gorria 49., min) Kukullagatik
Partzialak: 3-2, 5-3, 7-5, 9-9, 13-10, 15-11 -atsedenaldia- 18-13, 21-16, 22-18, 23-21, 25-23 eta 27-25
Bera Bera Eskubaloiko plantillak gaur eguardian Donostian 2012-13 denboraldiko ligako garaikurra jaso du Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Paco Blázquezen eskutik.
Gipuzkoako kirol federazioak biltzen dituen Kirol Etxeko areto nagusian burutu da ekitaldira Bera Berak Bidebietan irailaren 1ean lortu zuen Superkopa eta otsailaren 24an Porriñon eskuratu zuen Kopa. Denboraldi bikaina burutu du taldeak, argazki historikoan gordeta utzi nahi izan duena, izan ere, aurreneko liga da eta Gipuzkoako kirolarentzat aurreneko tripletea.
Euskadiko eta Gipuzkoako presidenteak, José Manuel Ruiz eta José Ángel García Varak lagundu dute Espainiako Federazioko presidentea eta Bera Bera goraipatu dute.
Paco Blázquezek zoriondu du Bera Bera Eskubaloi osoa “lortutako arrakastak planifikatutako lanaren poderioz izan delako, urte askotan eta pertsona askok egin dutena”. Bera Bera “eredu da duen egituragatik, txeketegia baztertu duena, oinarri sendoa eta etorkizuna bermatzen duena”.
Bere ustez, “eskubaloiaren arrakasta da eta gure kirola sustatzeko ondo funtzionatzen duenak eredu izan behar du”. Horregatik, “zorionak guztioiri, Euskadiri eta Gipuzkoari” eta era berean “proiektuarekin indarrez jarraitzeko” animatu du.
Ondoren, hiru presidenteek plantilla osoari dominak banatu dizkie, Gipuzkoako Federazioak jokalariei garaikurrak eman dizkie eta Paco Blázquezek Matxalen Ziarsolo kapitainari kopa eman dio.
Argazkian, Libe Altunak Superkopakin; Matxalen Ziarsolo Kopakin eta Darly Zoqbi, Ligarekin.
Bera Berak akordio batera iritsi da Matxalen Ziarsolo kapitainarekin eta Patricia Elorzarekin datorren urtean bi jokalariak taldean jarraituko dutelarik.
Horrez gain, hurrengo urterako sinatua izan arren, Eli Pinedok beste urte betez luzatu du hitzarmena, hau da, 2015eko ekainerarte.
Taldeko aurrekontuak jaitsiera jasan arren, Bera Berako arduradun Tati Garmendiaren asmoa da “ahal dugun neurrian hiru txapelketak eskuratu dituen taldea mantentzea”. Zentzu honetan, “hitzarmena berritzeko jokalariek egin duten esfortzua eskertu nahi dut”.
Bera Berak Zuazo Barakaldori berriro ere irabazi dio, oraingo honetan gaur iluntzean Etxebarrin Euskadiko kopako bigarren finalerdian. Garaipenak (31-26) finalerako txartela eman dio eta bihar leku berean 20etan Kukullaga Etxebarri izango du aurrean, Aiala 32-12 gainditu baitu.
Partida bigarren zatian erabaki da, donostiarrek defentsako lana areagotu dutenean –Zuazok hiru gol sartu ditu 15 minutuetan-. Norgehiagokan azpimarragarriena Alba Menéndez eta Nitsan Dunay hegalen ekarpena (golen erdia) eta, bestetik, Ainara García ‘Txiki’ gol batekin eta Elisa Leal atezaina debuta egin dute, azken honek azkeneko hamar minutuak jokatuz.
Fitxa: Bera Bera 31, Zuazo Barakaldo 26
Bera Bera 31 (14+17): Yamiley, Castro (6), Núñez (1), Menéndez (6), Ezkurdia (1), Ederra (4), Altuna (3), Arizaga, Dunay (9), Ainara García (1) eta Leal (o.a.)
Zuazo Barakaldo 26 (15+11): Temprano, Belloso (4), Yañez (9), Gil (3), Ahedo (2). Bonilla (3), Álvarez (2), Botica, Maialen (1), Sagasti, Aldekoa, Galarza (1) eta Fernández (o.a.)
Epaileak: Juan José Gude Prego eta Carlos Javier Gude Prego
Kanporaketak: Arizaga (2) eta Menéndez Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 2-4, 7-9, 10-11, 11-12, 14-15 17-17, 20-17, 22-18, 25-20-28-23 eta 31-26