Denboraldiko 17. partida izan arren eta Ligako lehenengo fasea bukatzeko eta atsedena hartzeko irrikitan egonik, Bera Bera norgehiagokan oso sartuta atera da Kukullagari inolako itxaropenik eman gabe eta, gainera, ate aurrean asmatu egin du.
Ondorioz, partida hasieratik gipuzkoarrek markagailuan tartea zabaldu dute Elorza, Pinedo eta Castro jokalarien golen bidez. Defentsak ez zion aukerarik ematen Kukullagari, Azkona eta Nogalesen bitartez Fernández pibotearekin jokatzen saiatzen baziren ere ez dute lortu eta pibotea lesionatu denetik Azkona zen bizkaiatarren erreferentzia.
Bera Berak baloiak lapurtu ondoren berehala atera da kontraerasora. Aurreneko zatian bederatzi gol iritsi dira horrela, baina joku geldian ere oso ondo mugitu dute baloia. Dunayren lesioak Pinedo kokatu du lehenengo lerroan baina Imanol Álvarezek gazteei minutuak eman dizkie lehenengo zatian ere bai. Arizaga, Arrojeria, Etxeberria eta Ezkurdiak, honek bigarren zatian, Etxebarrin egindako partidarekin gozatu dute.
Atsedenaldian partida erabakita zegoen, ahalik eta gehien 0-5 partziala gauzatu baitu Bera Berak minutu gutxi falta zirela (7-21). Baina gipuzkoarrek berdin jarraitu dute. Imanol Álvarez Pinedo kokatu du aurrean defentsan baina gazteak jarri ditu, oso erantzun ona eman dutenak. Izan ere, defentsak lan ona egin du eta kontraeraso ugari gauzatu dituzte.
Duela hamar egun bezala, jokalari guztiek gutxienez gol bat sartu du eta Maria Akuñak ere atea zaintzeko aukera izan du.
Ondorioz, urte amaiera bikaina eta Ligako ibilibidea, ezinhobea. Hamar garaipen hamar jardunaldietan eta lidergoan bakar bakarrik.
Fitxa: Kukullaga 15, Bera Bera 40
Kukullaga 15 (7+8): García, González, Agirregomezkorta (1), Fernández, Elizegi (2, 1p), Nogales (1) eta Mariya (1) –titular- Azkona (7), Castaños, Sánchez (1), Bilbao (2), Urrutia (o.a.)
Bera Bera 40(21+19): Temprano, Castro (4), Menéndez (3), Elorza (3), Pinedo (7), Ederra (1) eta Ziarsolo 7 (3p) –titular- Núñez(2), Arizaga (2), Etxeberria (4) Arrojeria (4), Ezkurdia (3) eta Akuña (o.s.)
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Ion Bustamante (Nafarroa).
Kanporatuak: Mariya, Azkona eta Nogales Kukullagatik eta Menéndez, Arizaga eta Elorza Bera Beratik.
Partzialak: 1-3, 3-6, 4-9, 4-12, 7-16 y 7-21 –atsedenaldia- 8-23, 9-27, 11-29, 11-34, 12-36 eta 15-40.
Cuña, Yamiley eta Ana Martínez baja diren jokalariei Nitsan Dunay gehitu zaie, izan ere, eskuin belauneko meniskoa apurtua baitu israeldarrari egin zioten erresonantziak adierazi duenez. Ondorioz, biharko partidari begira, Kukullagaren aurka Etxebarrin (20etan), Dunay ez da Imanol Álvarezen deialdian sartuko eta Renobales traumatologoak ebakuntza egingo dio abenduaren 4ean. Bestetik, Ana Martínez albokoari ez diote ebakuntzari egingo eta ezker sorbalda sendatzeko errehabilitazio prozesuan da elxetarra, Vero Cuña eta Yamiley Rodríguez bezala.
Bihar larunbata kadete eta jubenilen txanda izango da eta igandea, senior mailako taldeerena. Lurralde mailako kadetea Zumarragara joango da Aker Urola taldearen aurka jokatzeko bihar 16,15etan Ispillan.
Euskal Ligan, kadete eta jubenilak Ermuan arituko dira. Aurrenekoak 16,45etan eta jubenilek, 18,30etan.
Eta igandean 10etan Altzako kiroldegian, Bera Bera senior taldeak Aloña Mendi hartuko du.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Lide de Goicoechea ezker hegalekoa.
Bera Bera Eskubaloiarentzat urte historiko honetan azken partida ofiziala izango da. Gipuzkoarrak Etxebarriko udal kiroldegira agertuko dira bihar Kukullagaren aurka aritzeko, Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion partida jokatzea (Javier Álvarez eta Ion Bustamante, 20etan).
Bera Berarentzat, hiru hilabete hauetan, 17. partida izango da. Erreferentzi gisa, iaz donostiarrek 38 partida ofizialak jokatu zituzten denboraldi osoan Estatu eta Europako lehiaketetan. Imanol Álvarezen jokalariek Superkopa, Ligako bederatzi eta maila handiko Championseko sei partida jokatu dituzte eta, horrez gain, nekea eragiten duten bidaiak barne.
Irailaren amaieran Barakaldon Zuazoren aurrean, Bera Berak astero bi partidari jokatzeari heldu zion eta fase hau Etxebarrin amaiatuko du bihar. Donostiarren helburua da hamargarren garaipena bereganatzea eta, ondorioz, bajak izan arren -azkena Dunayrena- bikain atera, lidergoan sendo jarraitu eta, gutxienez, aurkari zuzenekiko partida bat baino gehiago atera Ligaren ia bi hilabeteko etenaldiari begira.
Aurten etxetik kanpo partida gehiago izan arren, Kukullagak frogatu izan du azkeneko bi denboraldian Etxebarri kiroldegian aurkariak ustekabean hartzeko aukera ditu.
Izan ere, Sagunto izan zen lehenengo aurkaria puntuak galtzen. Patri Alonso, Escribano edo Eli Chávezen orduko taldeak Bera Berarekin bigarren postuaren lehian zegoen eta emaitza horrek gipuzkoarren mesederako izan zen. Halere, bizkaitarrek azken aurreko postuan amaitu zuten liga baina ohorezko mailan jarraitzeko aukera izan zuten Ucam Murciak uko egin ziolako.
Iazko denboraldia, azaroan, 9. Jardunaldiari zegokiona, Kukullagak Helvetia Alcobendas ustekabean hartu zuen 26na berdindu ostean Etxebarrin lehenengo itzuliko azken jardunaldian, A Guardan eta Porriñon burutu zen Koparako txartela eskuratuz. Kopa jokatu arren –gainera, Rocasak kanporatu zuen- mailari eutsi zion Castelldefelesi gol bat falta zitzaiolako.
Aurtengo denboraldian Etxebarrin Adesal besterik ez du gainditu, Cleba Leonen aurka berdindu eta porrotak Rocasa eta Porriñoren aurrean. Eta etxetik kanpo, oso garaipen garrantzitsuak bereganatu ditu Alacanten eta Valentzian.
Bestetik Bera Bera irailaren 4tik aurrera Superkopa, Ligako bederatzi partida eta Championeko sei, guztira, 16 norgehiagoka ofizialal. Larunbateko partidarekin (20etan Javier Álvarez eta Ion Bustamante) Bera Berak hamar garaipen eskuratu nahi ditu lidergoan sendo jarraitzeko eta merezitako atsedenari heltzeko.