Harrobiko arduradun Verónica Valverde eta María Gracia entrenatzaileak koordinaturik, Bera Berako ohorezko mailako eta harrobiko jokalariak bertan izango dira. Horrela, lau egunetan zehar –abenduaren 26tik 29ra bitartean- Bidebietak goizeko 9etatik 1ak arte kirolean eta bereziki eskubaloia gustoko dituzten gazteak elkartuko ditu.
Interesatuek 38 euro (Kirol Txartelarekin) edo 45 euro (Kirol Txartelik gabe) ordaindu beharko dute 2100 6547 63 0200029116 kontu korrentean parte hartzailearen datuak osaturik eta agiria
Jubenil mailako jokalaria ohorezko mailarako sarbide ibilbidea osatzen ari da. Izan ere, abuztuan aurredenboraldia burutu zuen Imanol Álvarez entrenatzaileak zuzentzen duen taldearekin eta Serbiako Mundialak eragiten duen etenaldia aprobetxaturik entrenatu eta lagunartekoak jokatu behar zituen gazteak.
Ebakuntza egin ostean, Eiderren hurrengo erronka izango da erabat osatzea hurrengo urteko aurredenboraldirako prest egoteko.
Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Euskal Selekzioa berriro zuzentzen, Bera Beratik Matxalen Ziarsolo, Silvia Ederra, Alba Menéndez, Nagore Arizaga eta Esther Arrojeria deitu ditu; Zuazo Barakaldotik Ainhoa Hernández, Tania Yañez, Janire Etxabe eta Nahia Galarza; Kukullaga Etxebarritik Leire García atezaina, Nerea Elizegi eta Jessica Nogales; Maialen Mujika BM Porriñotik, Naryith De la Cruz Errotabarritik eta Urdulizetik, Andrea Egozkue.
Euskal selekzioak bihar arratsaldean entrenaldia burutuko du Durangoko Landako 1 (18,30-21) kiroldegian eta ostiralean Elgoibarren (19,45-21,45).