Donostiakoak garaipena lortu zuten markagailuan aurretik joan ziren partidu batean,defentsan lan on bat eginaz eta eraso eraginkor batekin. Atsedenera 9-16 emaitzarekin heldu ziren, eta honek lasaitasuna eta partiduko agintea eman zion Akabari. Partiduko golegile handiena Manuela Fiedel izan zen, 11 golekin, baina aipatu behar da taldeko jokalari guztiak golen bat sartzea lortu zutela.

Partidua zaila izango zela aurretik jakinda, lehenengo partidua jokatu zuen etxean AKABA BERA BERAk. Partidua nahiko berdindua izan zen, hala ere, Alikantekoak markagailuan aurrean izan ziren partidu osoan zehar. Deskantsura 11-14. AKABA BERA BERAk bigarren zatiaren bukaeran partiduari martxa hartu baldin bazion ere, azkeneko markagailuaren emaitza 25-27koa izan zen. Partiduko goleagile handiena Kowalska izan zen, 7 golekin.

Alicante taldea denboraldi honetarako gehien berritu den taldea izan da. Jokalari berriak hauek dira: Maite Andreu, Veronique Demoniere (frantziarra), Aida Selmanovic (Yugoslabiarra), Nikoletta Brigovacz (hungariarra), Anuska Voytsekhouska (ucraniarra) eta Nia Djuraas. Hauek, Rita Davidoskaia, Alesia Kurchankova eta Mihaela Ciobau (errumanirra) atezainarekin batera, talde indartsu bat osatu dute.Partidua zaila eta korapilatsua izando da eta Akaba Bera Berak lan haundia egin beharko du bi puntuak lortzeko. Partiduko epaileak Madrileko Gorjon Avila eta Rios Martin izango dira.

Akaba Bera Berak ezin izan zuen bere lehen partiduan punturik lortu. Azken denboralditan bezala, Vicar Goya taldeak bere etxean talde indartsua dela azaldu zuen. Vicar taldearen defentsa irekiak eta Delia Dumitru atezainaren asmatzeak, Akabaren erasoa korapilatu zuten. Atsedenerako emaitza 11-9 izan zen. Akaba taldeko goleagilea Dagmara izan zen, 7 golekin.

 
Resultado de imagen de icono calendario balonmano

Cartel

Egutegia / Calendario

Txapeldunak 2019-20

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT