Horregatik, azken egun hauetan bilerak eta deiak izan dira instituzioekin nahiz enpresa pribatuekin. Klubeko presidente Fernando Diez Mintegik hiru instituzioetako kirol arduradunekin bildu da, azkena gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondorekin. Topaketa guztiak oso ondo baloratu ditu kluban baikortasuna handituz.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak hainbat arlo jorratu ditu Espainiako Federazioko presidente Paco Blazquezekin eta inguruko enpresekin babeslegoa lortze aldera.
Champions Leagueko multzoen fasean aritzeko eskubidea pistan lortu du Bera Berak, erronka ekonomikoa nahiz kirol ikuspegian. Horregatik erabakiak eragiten duten ondorioak ondo aztertzean ari da kluba. Gaur arratsaldean Zuzendaritza Batzordeak egoera aztertu du eta azken gestioen faltan, bihar goizean erabaki definitiboa hartuko du.
Jorge Dueñasen taldean dira Eli Pinedo eta Patricia Elorza. Aurrenekoak lau gol sartu zituen joaneako norgehiagokan eta hegalekoa Mediterraneoko Jokuetako deialdian dago, ekainaren 20tik 30era bitartean Turkiako Mersin hirian burutuko direnak.
Mazedoniako partida Soriako Los Pajaritos kiroldegian ospatuko da gaur 19etan, Teledeportek zuzenean eskainiko duelarik. Eta bihar San Sebastian de los Reyeseko Dehesa Boyal kiroldegian, 19etan, Espainiako selekzioak ligako izarrez osaturiko talde baten aurka jokatuko du, egia esanda, A eta B selekzioen arteko partida. Pinedo eta Elorzaz gain, Ana Temprano, Bera Berak fitxatu berri duen atezaina bertan izango da.