Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarrienak dira Euskal Ligan, senior, jubenil eta kadete mailetan eman ziren garaipenak. Bera Bera jubenil taldeak Zarautzen lortu zuena berezia da, triada izeneko lesionaturik den Eider Lizarbe gogoan izan baitzuten taldekideak eta garaipenak bigarren postuan kokatu ditu donostiarrak.
Larunbatean Autobuses Juantxo Kukullaga líder sendoa hartuko dute Bidebietan.
Jubenilen aurretik kadete mailako taldeak ere Aiala ZKE gainditu zuen (22-25).
Ostiralean Bidebietan, Bera Bera senior taldeak Urnieta London School mendean hartu zuen (26-14) eta sailkapenean líder jarraitzen du.
Bestetik, lurralde kadete mailako taldeak ez zuen punturik Oñatin 26-16 galdu baitzuen Aloña Mendi A taldearen aurka. Sailkapenak
Ezker hegal brasildar Adriana Cardoso de Castrok Bera Berarekin 2014ko maiatzak arte sinatuta zuen kontratua desegin du, familiako egoera larri bat bizitzen ari denez bere herrira itzultzera erabaki du.
Egoera hain larria izanda, jokalariarekin adostasuna erraztu du Bera Berak eta horrez gain urte eta erdiko ibilbidea eskertzeaz gain, arlo familiarren eta pertsonalean onena opa dio.
Adrianak urriaren erdialdean Brasilera egin zuen bidaia –Championseko Larviken aurkako partida eta Ligan, Adesalen aurka galdu zituen- baina familiak bizi duen egoera okertu denez, Brasilera abiatuz.
Eskubaloiaren jarraitzaileak erantzun ezinhobea eman zion atzo Euskadi eta Txileko selekzioek Elgoibarren jokatu zuten lagunartekoari, Olaizaga kiroldegia bete baitzen emozioa kalitate baino gehiago izan zuen norgehiagoka ikusteko.
Etorkizunera begiratzen dion Txileko selekzioak Faduran egunak darama konzentraturik, Euskadiko jokalari guztiak, aldiz, bezperan baino ez zuen entrenatu. Imanol Álvarez entrenatzailearen zerrendan kale egin zuten Maialen Mujika eta Naiara Elizegik eta Maialen Agirregomezkortarekin osatu zuen deialdia Ermuako entrenatzaileak.
Silvia Ederra, Ainhoa Hernández, Alba Menéndez eta Jessica Nogales defentsaren erdian kokatu zituen Alvarezek, Ziarsolo eta Egozkue hegaletan eta Leire García atepean. Euskadi sutsu atera zen (3-0, min 4 eta 14. min 8-4). Yáñezek Ederra ordezkatzen zuen erasoan eta Ziarsolo, Menéndez eta Ainhoa Hernández bina golek Txileko Iñaki Aniz nafar entrenatzailearen hutsartea eragin zuten.
Etenaldia ondo atera zitzaion, Txilek 0-4 partziala lortu zuen partida berdintzeko. Imanol Álvarezek Arizaga, Etxabe, Galarza, Agirregomezkorta eta Arrojeria sartu zituen, usurbiltarra defentsan aurrean jarriz. Arizagaren hiru golei esker Euskadi aurretik iritsi zen atsedenaldian (15-13).
Bigarren zatian, Txilek Euskadiren indarguneak kontrolpean izan zituen. Hasi eta berehala aurretik jarri zen, 0-4 partzialari esker, Menéndez eta Hernándezen kanporaketak baliatuz. Aurretik jarrita Euskadiri berdintzea baino ez zion utzi, izan ere, kontraeraso bakarra gauzatu zuen –Arrojeriaren bidez- eta joku geldian oso ondo itxi zuen pibotea.
Andrea Egozkuek hegaletik Euskadiren bolada txarrari amaiera jarri zion, Naryith De la Cruz atezaina gelditzen hasi zen eta Nogalesek 19-19 ezarri zuen. Horrren ostean, Arizaga, Etxabe, Arrojeria eta Nogales (24-24, hiru minutu falta zirela) elkartu zituen Euskadi eta Txile berriro ere baina Euskadik ez bezala, Txilek, orduan jokalari gutxiekin aritu arren, gola sartzen asmatu zuen.
Galdu arren, oso ekimen positiboa atzokoa, emakumeen eskubaloi selekzioa etxean ikustea arrakastatsua izan baitzen.
Fitxa: Euskadi 24, Txile 26
Euskadi: Leire García, Ziarsolo (3, 1p), Nogales (3, 1p), Ederra (1), Hernández (2), Menéndez (2) eta Egozkue (3) -titular- Yañez (1p), Arizaga (4), Agirregomezkorta, Etxabe (3p), Galarza, Arrojeria (2) eta De la Cruz (o.a.).
Donostiako Astoria hotelean bart ospaturiko ekitaldian, Onda Cerok antolaturik, Bera Bera Eskubaloia, Futboleko Errealarekin batera, Gipuzkoa 2013ko Kirol Saria izendatuak izan zen.
Tripletea –Liga, Kopa eta Superkopa- lotu zuelako aitortza jaso zuen Bera Berak eta Champions Leaguen, Europako goreneko txapelketan oso paper duina egin duelako.
Klubeko presidente Fernando Diez Mintegi eta Matxalen Ziarsolo kapitainak Perfil Thermik enpresako arduradun Begoña Antolinen eskuetatik jaso zuten oroigarria. Presidenteak saria eskertzeaz gain babeslego baten beharra berretsi zuen eta Ziarsolok bertan bildutakoak gonbidatu zituen partidak ikustera Bidebietara, batez ere, urtarrilean burutuko direnak oso garrantzitsuak izango direlakoan.
Onda Cerok antolatu zuen ekitaldian, sarituak izan ziren, besteak beste, Caritas; Benito Lertxundi, kulturaren alde egindako ibilbide oparoa aitortuz; Donostia hiria bera, erre zenetik eta bereraikitzen berrehun urtea ospatzen ari denez eta aurten zendu den Josetxo Etxeberria, irratiko kolaboratzailea gogoan ekarri zuten.
Asteburua Santa Lutzitako egunera aurreratu da, izan ere, bihar ostirala, abenduak 13, Bera Bera senior taldeak Urnieta London School hartuko du 18etan Bidebietan.
Bestetik, euskal ligan kadete eta jubenil taldeak Zarautzera abiatuko dira. Antonianosen, Bera Bera kadete taldeak Aiala ZKE izango du aurrean 16etan eta jubenilek berriz 17,30etan.
Lurralde mailako kadete taldeak aldiz Oñatin du norgehiagoka larunbatean 16etan Aloña Mendiren aurka.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Ane Sarasola.