“Superkopako finalean eginiko jokua hobetzeko asmoz” helduko dio Ligari Imanol Álvarezek, izan ere, Bera Berak Mecalia Atlético Guardés taldearen pista zailan egingo du debuta larunbat honetan, irailak 14, 20etan (Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro, Madrid). Bera Berak Galizara egingo du bidaia bihar -10,30etan Bidebietatik- nahiz eta aurretik, 9etan, entrenaldi saioa prest izan. Pasa den irailaren 4ean Gascan, donostiarrek Rocasa Ace Gran Canaria 25-24 gainditu arren, Bera Berako entrenatzaileak hobetzeko arloak ikusten ditu “batez ere eraso posizionalean eta hainbat gauza defentsan”. Imanol Álvarezek onartu du “jokalariek iaz baino hobeto jokatzeko deia egin dute”. Izan ere, Bera Berak Ligan bidean utzi zituen bost puntuetatik bat A Guardako A Sangriña kiroldegian gelditu zen eta gainera, irailean. Entrenatzaileak azpimarratu duen bezala “aurten Bera Berari irabaztea txapelduna gainditzea eta talde guztiek izango dute helburu”. Taldea “ondo” ikusten du, “Superkopa ostean denbora izan dugu Ligako hasiera prestatzeko” eta eraso posizionala hobetzeko gaur Bidebietako entrenaldian landu dute ariketa ezberdinekin.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.
Champions Leagueko multzoen fasean debuta egiteko 25 egun falta direla, igande honetan ezagutuko du Bera Berak urriaren 6an Josean Gasca kiroldegian agertuko den aurkaria. Errusiako Rostov, Frantziako Fleury, Italiako Jomi Salerno eta Mazedoniako Vardar taldeak Champione Leagueko Qualification Tournaments 2 delako fasean arituko dira asteburu honetan Ebolin.
Horrela, larunbatean 16,30etatik aurrera, Rostov eta Fleury taldeek irekiko dituzte finale-erdiak. Frantziako taldean aurpergi ezagunak agertzen dira: Nely Carla Alberto, Darly Zoqbi, Bea Fernández Bera Berako jokalari ohiak eta Marta Mangué eta Marta López Espainiako internazionalak, besteak beste.
Arratsaldeko 7etatik aurrera, Begoña Fernándezen Vardar taldeak Jorni Salerno Italiako txapelduna izango du aurrean, teorian aurkari ahulena.
Final-erdietako irabazleek Championsen jarraitzeko txartela jokoan izango dute irailak 15, igandea, 19etatik aurrera. Horrela, irabazleak osatuko du D multzoa, Bera Bera, Larvik eta Prodavka Vegeta taldeekin batera, alegia. Gainontzeko taldeek Cup Winners’ Cup txapelketa jokatuko dute.
Aurkari dena dela Bera Berarentzat oso zaila izango da Championseko ligaxkan debuta egiteko.
Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverderen bidez, Bera Bera Eskubaloiak bihar, irailak 12 ostegunerako, 17,30etan deitu ditu Bidebieta kiroldegian infantil mailako gazteak, hau da, 2000 eta 2001. urtean jaiotako neskak nahiz mutilak.
Bera Berak kirola eta, bereziki, eskubaloia egiteko deia egiten du. Eta deia ere mutilei egiten die. Izan ere, azkeneko bi urtetan eskolarekin egindako lanak etekina eman du eta badira mutilak eskubaloian jarraitu nahi dutenak. Bihar, osteguna, da hitzordua. Informazio gehiago, 669534291 (Verónica).
Aurtengo Superkopa ondo dastatu ostean, batez ere, Rocasca Ace Gran Canaria taldeari irabazteko zailtasunak gaindituta, Bera Bera Eskubaloia 2013-14 Ligan debuta egiteko prestatzen ari da. A Guardako A Sangriña izeneko kiroldegian izango da irailaren 14an, larunbata, 20etan (Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro, Madrid).
Aurrean Mecalia Atlético Guardés, Porriñoko eta Itxakoko jokalari ohiak Estela Doiro eta Cristina Barrio eta Cristina Maestro atezainak fitxatu dituen talde galizarra. Horrez gain, Alesia Kurchankova eta Vanesa Amorós oinarrizko jokalariak mantendu ditu. Iaz, irailean ere, Championseko atarian etorri berria, Bera Berak puntu bat utzi zuen bertan, jokalarien ondo gogoratzen dutena.
Horretarako, Bera Berak zortzi saio prestatu ditu aste honetarako, azkena, ostiralean egingo dutena autobusa A Guarda bidean goizeko 10,30etan irten aurretik.
Ondorioz, Bera Berak Ligari irteera zail batekin ekingo dio eta hurrengo partida ere estua dirudi, izan ere Rocasca Ace Gran Canaria hartuko du berriro ere Donostian irailaren 21ean (Bidebieta, 19etan). Europan arituko diren Mecalia eta Rocasa aurreneko postuetan izango dira, eta Gascan ikusi zen moduan kanariarrak Liga irabazteko helburuarekin irtengo dira.
Elchek eta Alcobendasek irekiko dute aurtengo Liga ostiralean 19,30etan. Eta larunbatean bost ordutegietan: Zuazo – Adesal Córdoba (17,30etan); Porriño – Canyamelar Valencia (18etan); Cleba León – Aula Cultural (19etan); Rocasa – E. Castelldefels (19,30etan) eta Mar Alicante – Kukullaga (20etan).
Norgehiagoka paretsua izango zela antzeman zuten batzuk eta besteek eta ez zuten kale egin. Bera Berak intentsitatea, nortasunari eta baloreei heldu die partida irabazteko eta, ondorioz, hirugarren Superkopa eskuratzeko. Izan ere, lau minutu falta zirela Haridian Rodríguez kanariak piboteak jaurti zuen baloiak ozta ozta sareetara bidali zuen eta, horrez gain, Pinedo bi minutuz kanporatuz.
Kopan bezala, donostiarrek indarra ez zegoen lekutatik atera dute eta defentsa bikain bati esker Luján eutsi dute azkenenko erasoetan –partidako jokalaririk onena-. Nitsan Dunayk abantaila eman dio Bera Berari eta Matxalen Ziarsolok ezker albotik 25-23 ezarri du minutu baino gutxiago falta zela. Bera Berak Rocasaren azken saiakerari eutsi dio eta Lujanen azken golak –hamargarrena- Porriñon eman zen emaitza errepikatzeko balio zuen.
Lehenengo zatian partida eskasa ikusi izan da, baloi ugari galdu diztuzte eta talde batean eta besteen albokoen lana izan da aipagarriena. Matxalen Ziarsolok jarraian lau penalti sartu ditu eta Trojaola, eskuiz hegaletik, hiru. Bera Berako kapitaina sei golekin irisi da atsedenaldia eta Castro brasildarrak, hiru. Kanariar taldean, ezker albokoa eta Melania Falconek, hiruna.
Lehenengo lerroetan eta zegoen arintasunik, María Lujánen izan ezik, taldea ondo zuzentzen hasi baita eta donostiarren defentsan barneketarik eginez. Donostiarrek baloi luzeetan baino ez zuten mina egiten.
Imanol Álvarezek Núñez eta Ederra piboteekin saiatu da eta Pinedo lehenengo lerrora eramanez, halere, atsedenaldian, Rocasas 12-13, aurretik.
Bigarren zatian, donostiarren defentsan hobetu du, eta hobea zen minutuak pasatu ahala. Aurrendenboraldian Rocasak oso aurkari indartsu izan ditu eta Bera Berak aukera errazak huts egin ditu. Orduan, Silvia Navarro itzal handi bat bihurta da.
Halere, donostiarrek saiatzan jarraitu dute eta Eli Pinedok 23-22 ezarri duenetik partida etxean geldituko zela ziur nagso.
Ondorioz, oso hasiera ona Imanol Álvarezek eman diona, ligari begira konfidantzan areagotzeko. Orain, liga irailaren 14an.
Fitxaa Bera Bera 25, Rocasa 24
Bera Bera 25 (12+13): Temprano, Castro (6), Elorza, Pinedo (4, 1p), Menéndez (1), Núñez (2) eta Ziarsolo (8, 5p) –titular- Ana Martínez (1), Ederra, Dunay (3) eta Yamiley (o.a.).
Rocasa Ace Gran Canaria 24 (13+11): Navarro, Trojaola (3), Luján (10), Albaladejo (2), Davinia (2), Haridian (1), Falcón (4), -titular- Almudena Rodríguez (1), Peña (1), María González eta Adriana González (o.a.).
Epaileak Javier Álvarez Mata (Bizkaia) y Ion Bustamante (Nafarroa).
Excluyeron: Menéndez (2) y Pinedo por Bera Bera y María González, Davinia y López por Rocasa.
Parciales: 1-3, 5-4, 6-5, 8-8, 9-11, 12-13 –descanso- 15-16, 18-18, 18-19, 20-20, 23-22 y 25-24