Super Amara Bera Berak golak sartzen ere badaki (20-35)
Bigarren lagunartekoa Super Amara Bera Berarentzat, Suediako Eurokopa dela eta ligak bizi duen etenaldi honetan, gaurkoan Valladolideko Portillo herrian Aula Valladolid taldearen aurka 20-35 (11-17, atsedenaldian) gainditu duena.
Jokalari internacionalik gabe, Elorza, López eta Sans eta lesionaturik dagoen Ana Martínez, Montse Puche taldeak fitxatu berri duen Estitxu Berasategi gaztea eramandu, aurreneko bidaia zen usurbildarrarentzako. Abuztuan Egian jokatu zituen minutu batzu eta gaur defentsan eroso egon da eta erasoan gol bikaina sartu du.
Portilloko udal kiroldegia beteta, segituan erakutsi ditu baliabideak Super Amara Bera Berak Puchek jarri ditu erdian Menéndez eta Múgica, Etxeberria eta Fernández ondoan, Aramendia eta Ederra hegaletan eta Zugarrondo atepean. Super Amara Bera Berako entrenatzaileak minutuak banatu ditu jokalarien artean nahiz eta Silvia Ederra izan den 60 minutuak jokatu duen bakarra.
Defentsak korrika egiteko aukera eman du baina era berean transizio onak egin ditu taldeak eta eraso posizionalean ere jokaldi bikainak burutu ditu. Pistako jokalari guztiek gutxienez gol bat egin du, entrenatzaileentzat oso albiste pozgarria.
Argazkia: Fernando Lajo (twitter)
Fitxa: Aula Valladolid 20, Super Amara Bera Bera 35
Aula Valladolid 20 (11+9): Guerra (1), Teres (1), Vergara, O’Mullony (2), Calderón (1), Cifuentes (3), Álvarez (5), López (2), Arderius (2), Lovera (2), María González (1), Viloria, Bergara, Muñiz (o.a.), Sanz (o.a.)
Super Amara Bera Bera 35 (17+18): Zugarrondo, Etxeberria (6), Menéndez (5), Múgica (1), Ederra (6), Fernández (2), Aramendia (4), Arrojeria (4), Zaldua (2), Ezkurdia (4), Berasategi (1) y Temprano (o.a.)
Epaileak: Merino eta Moyano (Gaztelu Leoi)
Kanporatuak: OMullony Aulatik eta Zaldua, Etxeberria eta Múgica Super Amaratik
Partzialak (10 min): 3-8, 7-13, 11-17 –atsedenaldia- 13-25, 16-30 eta 20-35