Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Bera gaur arratsaldean lehenengo itzulia garaipen guztiekin amaitzea lortu du Bidebietan Esencia 27 ULE Cleba León (25-15) gaindituta. Halere ez du partida ona egin, baloi ugari galdu ditu eta onena izan da jokalari guztiek jokatzeko aukera izan dutela, gazteenak erantzun ona eman dute eta Estitxu Berasategik hiru golekin egin du debuta. Izan ere, partida hasieran akats ugari egin du taldeak, defentsak Leongo taldeari hutsunerik ez dio utzi baina kontraerasoan huts egin dute gipuzkoarrek, jaurtiketak langara bidaliz, baloia galduz edo Palomino hasieran eta ondoren Vidal del Palacio atezainekin topo egin dute. Arrojeriak asmatzen jakin izan du Leongo defentsa gainditzen. Baina Esencia 27 Cleba León taldeko lehenengo lerroak Lozano, Martínez eta Viñuela jokalariekin ezin zuen donostiarren defentsarekin. Super Amara Bera Berak oso partida zailak izan ditu urte hasieran Rocasa eta Prosetecnisa Zuazorekin baina Puchek Barakaldon atera zuen zazpikoa errepikatu du Temprano Zugarrondoren ordez jarrita. Cañok bere taldeko lehen gola egin du 10. minutua pasaturik baina gipuzkoarren tartea txikia zen, sei kontraerasoetan huts egin ondoren. Halere, Arrojeria, Menéndez eta Sans aldea zabaldu dute (18. min. 7-2). Felipe Verde entrenatzaileak partida gelditu du eta bere taldeak bi gol sartu ditu Ocáriz eta Méndez jokalarien bidez. Ostean Puchek eserlekua mugitu du Lizarbe Aramendia ordezkatuz, minutuak Múgicari eskainiz, López Etxeberriaren ordez, Elorzak defentsa sendotu du eta Super Amara Bera Bera 4-1 partziala lortu du Arrojeriaren barneraketa batekin, Lizarberen kontraerasoa, Múgicaren gola eta beste bat pibotean Ederrarekin, atsedenaldira 11-5 iritsita. Bigarren zatian, Super Amara Bera Berak tartea ireki du Marta López eta Arrojeria (16-8, min 46) asmatu dutelako eta Montse Puchek Estitxu Berasategi atera du, ohorezko mailan debuta eginez, 17 urteko jokalaria udan Bera Berara etorri zena baina abendura arte Usurbilekin aritu dena utzita. Bigarren jokaldian, alboko jokalariak ez du zalantzarik izan, baloia hartu, botea egin, hiru urratsa eta barrura. Hurrengo jokaldian bi minutu kaleratu dute baina itzuleran beste bi gol sartu ditu, bat barneraketan Cleba Leóngo defentsa irekita zegoela eta bestea, kontraerasoan. Andrea Zalduak ere minutuak izan ditu baina jaurtiketa egiteko aukerarik ez du izan. Hortaz, helburua beteta, lehenengo aldiz garaipen guztien jabe lehenengo itzulian. Fitxa: Super Amara Bera Bera 25, Esencia 27 ULE Cleba León 15 Super Amara Bera Bera 25 (11+14): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (2), Arrojeria (5), Sans (1), Fernández (3) eta Aramendia (1) –titular- Ederra (1), Elorza (1), Múgica (2, 1p), López (4), Lizarbe (1), Berasategi (3), Zaldua eta Zugarrondo (o.a.) Esencia 27 ULE Cleba León 15 (5+10) Palomino (1), Caño (4), Lozano (1), Viñuela, Camejo (1), Martínez (1) eta Ocáriz (1) –titular- Méndez (4), González, Mazza (1), Vara (1), Rodríguez eta Vidal del Palacio (o.a.) Epaileak: Enric Escoda eta Roland Sánchez (Catalunya) Kanporatuak: Sans, Berasategi eta Aramendia Super Amara Bera Beratik eta Camejo (3, gorria 48. min) Esencia 27 ULE Cleba Leónetik. Partzialak: 2-0, 3-0, 4-2, 7-2, 8-4, 11-5 –atsedenaldia- 12-5, 14-7, 16-8, 20-10, 23-11 eta 25-15

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores