Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak bihar larunbata (18etan) lehenengo itzulia garaipenarekin itxi nahi du Itxako eta Rocasa onenen pare jartzeko, nafarrek 2008-09, 10-11 eta 11-12an eta iaz Rocasak ligako aurreneko 13 partida irabaztea lortu zituztenak, Espainiako federazioko web orrialdean eskura dauden datuen arabera. Horretarako, Super Amara Bera Berak Bidebietan (Enriq Escoda eta Roland Sánchez, Catalunya) Esencia 27 ULE Cleba León gainditu beharko du, Loterías Ligako sailkapena ixten duen taldea. Halere, etenaldiak aldaketa ugari izan dituena, bere maila igo dutena, antza. Batetik, Felipe Verde da entrenatzaile berria eta, bestetik, Soraya García jokalaria itzuli da Leongo taldera eta Martina Mazza alboko argentinarra fitxatu du. Urteko lehen partidan Prosetecnisa Zuazoren aurka bertako taldeak berdinduta zuen lehia partida amaitzeko hiru minutu falta zirela eta lehengo astean aurreneko garaipena eskuratu zuen Mavi Nuevas Tecnologías (27-24) taldearen aurka, gola egiterakoan jokalari ugari azalduz: Lozano, Ayling Martínez, Caño, Méndez eta Soraya García. Ezkurdia, baja Montse Puchek Uxue Ezkurdiaren baja izango du, sudurrean haustura txikia duena lehengo larunbatean Lasesarreko zoruaren kontra kolpea hartu eta gero. Hortaz, Lizarbe edo Husillos aukeratzen zalantzan dago Puche, izan ere, bigarren taldeak 20etan izango baitu hitzordua Bidebietan bertan. Urteari landutako bi partidekin ondo baino hobeto hasiera eman ostean, Rocasa eta Prosetecnisa Zuazoren aurka, Super Amara Bera Berak ez du despisterik nahi, jakin badakielako aurtengo Loterías Ligan sorpresetarako aukera dagoela, Rocasak Gijonen galtzeaz gain Telden Aularekin porrot egin zuen eta Alcobendasen etxean Granollersen aurka baina gol kopuru eskasa izan zen harrigarriena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores