Puche: “Agerian dago zerbait aldatu beharra dugula”
Montse Puchek onartu du gaur goizean Esther Arrojeria –bihar egingo diote ebakuntza- eta Alicia Fernández jokalarien lesioak “kluban shock egoera eragin dutela”, hortaz, bere taldeak “hasteko guztia astean zehar onartzen igaro du eta bigarrenik moldaketa lana egin behar izan du egoera berri honi heltzeko”.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak aurreratu du “agerian da zerbait aldatu behar dugula”, eta bi arlo aipatu ditu, batetik “jokalari batzuk lekuz aldatu beharko dute” eta bestetik, jokuari ematen dioten abiadura “urtean zehar landu dugunarekin modu horretan jokatzen jarrai dezakegu edo agian martxa bat jaitsi”.
Horregatik, bihar partidari begira (larunbata, 18etan) Bidebietan (Efrén Muñoz eta Julio Posada, Madril) “etorkizuna finkatuko du, taldeak nola erantzungo dion egoerari ikusiko dugu, lehiaketa aurrera doa eta guztia eman behar dugu” adierazi du Puchek.
SUPER AMARA Bera Berak helburuak aldatu behar baditu galdetuta, entrenatzaileak mezua bidali du esanez “bajaz aparte, kalitate handiko jokalarik ditu plantilla honek”. Aurkariari buruz, Puchek azpimarratu du Gijongo Mavi Nuevas Tecnologías taldeak Loterías Ligara “aurten igo arren, bertan beste urtebetez egoteko aukera ugari ditu”. “Gauzak ondo egin ditu, lehiaketak jartzen dituen trabak gaindituz eta jokalari onak ditu Marizza Faria edo Lozano esate baterako eta defentsan jokalari handiak”.
Azkenik, Puchek zalegoari deia egin dio, “jokalari hauei eskua botatzea etor daitezela babesa sentí dezaten”. Entrenatzaileak uste du “urteak pasatu ahala geroz eta zailagoa jartzen zaigu, bere garaian oinarrizko bi jokalari galdu genituen, iaz erretiroa hartu zuten beste lau eta aurten lesioak”, Ana Martínez aurretik eta orain Arrojeria eta Fernández “gainditu behar diren zailtasunak” amaitu du.
Biharko partidarako, Puchek 15 jokalari deitu ditu, horien artean Ane Encina eta Eider Lizarbe.