Bera Bera

Select your language

Aurten O Porriñok ez du zorterik ekarri 2013an eta 2016an ez bezala. Kopako 38. edizioko fase finala handia burutu ostean, SUPER AMARA Bera Berak Rocasaren aurka amore eman behar izan du luzapenea, 70 minutu jokatu ostean (26-27). Kanariarrak faboritotzat jotzen zuten Kopa gertutik jarraitu dutenek, final laurdenetan eta finaledietan aise nagusitu baitziren. Baina SUPER AMARA Bera Berak lehenengo zati bikaina osatu zuen 15-10 nagusituz Bigarrenean, hasieran markagailuari eutsi zioten gipuzkoarrek. Rocasak atezaina aldatu zuen, Dara Hernández gaztea Navarro ordezkatuz eta laino beltzak sartu ziren donostiarren eraso jokuan. 0-8 partzialarekin Rocasa aurretik jarri zen 20-23 bederatzi minutuen faltan baina SUPER AMARA Bera Berak partida berdintzeaz gain aurretik jartzeko aukera izan zuen. Luzapenean Falcón eta Rodríguezek asmatu zuten eta Hernándezek Elorzaren azken jaurtiketa gelditu zuen Kopa Teldera eramanez. Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 26, Rocasa 27 SUPER AMARA Bera Bera 26 (15+9+2): Temprano, Etxeberria (5), López (1), Menéndez (2), Martínez (8), Ederra (2) eta Aramendia (2) –titular- Sans (2), Elorza (2), Ezkurdia (2). Deialdian: Zugarrondo, Encina, Berasategi, Zaldua eta Lizarbe. Rocasa 27 (10+14+3): Navarro, Falcón (6), González, Rodríguez (4), Lusson (6), Hamciuc (1) y Trojaola (3) –titular- Luján (7), Mbengue eta Hernández (o.a.) Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabriarrak) Kanporatuak: Etxeberria (2) eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik eta González eta Rodríguez Rocasatik Partzialak: 4-1, 6-4, 8-5, 9-6, 12-8, 15-10 –atsedenaldia- 18-14, 20-17, 20-20, 20-22, 22-23, 24-24 –amaiera- 24-25, 26-27 (luzapenean)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores