Zilarrezko maila hizpide Bidebietan, Malkaitz, Sinfín eta Móstolesekin
Bera Bera Eskubaloiak Zilarrezko Mailara igotzeko antolatu diren sei sekoteetaik bat hartuko du Bidebietan ostiraletik igandera bitartean,
2017-18 denboraldia emakumezkoen estatu mailako bigarren txapelketan aritzea du jokoan Bera Berak BM Móstoles, Santanderreko BM Sinfín eta Nafarroako Malkaitz taldeak bezala.
Ostiralean nafarrek eta kantabriarrek irekiko dute fasea 17etan. Horren ostean, gipuzkoarrak eta madrildarrak aurrez aurre 19,30etan. Larunbatean 18etan, Malkaitz vs Móstoles eta 20etan Bera Berak Sinfín hartuko du. Igandean, 10 etan madrildarrak eta kantabriarrak eta 12etan Bera Bera vs Malkaitz.
Antolatu diren sei sektoreetatik zortzi taldek Zilarrezko maila jokatuko dute, fase bakoitzeko txapelduna eta bigarren gelditzen diren bi onenak.
Bera Berak honako salneurriak ezarri ditu partidak ikusteko. Helduek launa euro ordainduko dute jardunaldiko; gazteek (12-16 urte) bina. Hiru egunak ikusteko abonua 10 eurotan.