Ainhoa Etxeberriak utzita jokatuko du Zilarrezko mailan San Adrianekin
Bilbon Medikuntza ikasketak hasi dituenez, Bera Bera senior taldeko alboko jokalari Ainhoa Etxeberria, lehen taldearekin aurredenboraldia burutu zuenea, San Adrianekin entrenatzen hasi zen eta honek eskatu dio 2016-17ko Zilarrezko mailako plantilla osatzea.
Estatuko eskubaloiko bigarren mailako B multzoan dago Bilboko San Adrian, besteak beste, Aiala Zarautz, Ermuko Errotabarri, Usurbil edo Sporting la Rioja taldeekin batera.
Errenteriko alboko jokalariak, 18 urte dituela, San Adrianen proposamena ondo ikusi du. Bera Bera Eskubaloiak uste du Ainhoa Etxeberriak Zilarrezko mailan jokatuz gero hobera joko duela, izan ere, beste jokalariekin ere hartu du antzeko neurria.