Bera Bera

Select your language

2012ko urtarriletik 2016ko iraila bitartean hamaika jokalari gipuzkoar egin dute debuta Bera Berako lehen taldearekin partida ofizial batean. Lehengo larunbatean Nagore Odriozola atezaina eta Andrea Zaldua alboko jokalarien kasua izan zen, biak zarauztarra baina Donostiara egin duten bidaia ezberdina izan da. Tempranoren baja dela eta, Odriozolak Zugarrondoren bizkarra zaindu behar du eta entrenaldietan taldeari ekarpena eginez. Aula eta Elche Mustang taldeen aurka emaitzak estuegia ziren eta Canyamelar Valenciaren aurka aurreneko zatian penalti batean agertu zen eta Puchek hamar minutu eskaini zion bigarrenean non besteak beste Bera Berako jokalari ohi Nitsan Dunayri bi geldiketa egin zizkioen, sei metroetan eta penalti batean. Andrea Zalduaren egoera ezberdina da, izan ere, Bera Berak duela bi urte fitxatu zuen alboko jokalaria eta bere taldean utzita jolastu zuen, Aiala Zarautzen bertan. Aurreneko denboraldian astean behin Bidebietan entrenatzen zen eta zaraztuarrek ohorezko mailara igo zirenez urte hori bertan egitea eskatu zuen, urte amaieran lesio larri izan zuen arte. Oraindik ere beste erritmo batean dabil Zalduak Bergaran jokatu zuen lagunartekoa eta Puchek minutu gutxi batzuk eman zizkion non zararauztarrak ausardia erakutsi zuen birritan gola bilatu nahian. Odriozola eta Zalduarekin zortzi gipuzkoar ziren Bidebietan lehengo larunbatean. Alba Menéndez izan ezik horiek guztiak azken urteotan egin dute debuta eta lau dira Valentziaren aurka egin zutenak. Multzo honetan debutatu zuen aurreneko jokalaria Uxue Ezkudria izan zen 2012ko urtarrilean Etxebarrin Kukullagaran aurka; maiatzaren 12an Olatz Ramon –orain bigarren taldean- piboteak egin zuen Ucam Murciaren aurrean; 2012ko urriaren 27an Esther Arrojeria Valenciaren aurka Gascan; 2013ko irailaren 28an Maitane Etxeberria Barakaldon; ondoren María Akuña atezaina Bidebietan –eskubaloia utzi du ikasketak direla eta-, Maialen Múgica Guadalajarako Superkopan 2014ko irailaren 6an; Maialen Husillos (bigarren taldean egun) Canyamelar Valencia taldearen aurka Zarautzen jokatu zen ligako partidan 2015eko martxoaren 28an; Eider Lizarbe, Leonen maiatzaren 30ean eta ligako lauu partidetan deialdietan sartu zen Udane Rodríguez atezainak Euskal Kopan egin zuen debuta 2016ko urtarrilean Zarautzen. Hori guztia kontutan hartuta azken urte hauetan erreferentziazko bost jokalari erretiroa hartu dutela: Eider Rubio, Libe Altuna, Nagore Arizaga eta kirol ibilibideagatik Ziarsolo eta Pinedo gipuzkoarrak. Horregatik, Super Amara Bera Bera etorkizuneko jokalariekin sistema bat eratzen ari da: Ane Encina (Emuan), Estitxu Berasategi (Usurbil) eta harrobiko Errekondo, Vázquez edo Kamio, lehen taldearekin entrenaldiak eta minutuak bakoitzak bere taldearekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores