SUPER AMARA Bera Berako plantillak Lacturale enpresaren instalakuntza nagusienei eta interpretazio gunea bisita zituen atzo. Denboraldi honetatik aurera babeslea da Lacturale eta Juanma Garro gerenteak jokalariak hartu ditu Nafarroako Etxeberri herrian.
Jokalari nahiz teknikoek Lacturale esne enpresaren ezaugarriak ikusteko aukera izan dituzte, ekoizpen integratua hizpide duena, gerenteak aipatu bezala, elikadura, genetika eta instalakuntzak zutabe nagusienak direnak. Ekoizpen integratuaren bidez, Lacturalek esnekietan kalitatea eta elikagaien segurtasun gehiago bermatzen du, iraunkortasun eta animalien ongizate handiago.
Jokalariek interpretazio zentruan zehar ibili dira eta bertan ikusi dute, besteak beste, behiek jaten dutena eta nola doazte bakar bakarriz jezte makinara. Bitartean Juanma Garrok Lacturaleren baloreak eta ezaugarrien berri zehatza eman die.
Zapore Gorena 2016, Lacturale Nafarroako lehenengo esnea da Ekoizpen integratua lortzen duena. Horrek esan nahi du esnearen gaineko kalitate ta control eskakizun zorrotzago jasan behar duena, horretarako egunero jasotzen dira esne-laginak eta egiten dira horien analisiak sona handiko laborategietan, kalitate-parametroak zorrotzak betez.
Era berean, azpimarratzekoa da ingurugiroarekiko duen errespetua, aziendarekiko begirunea, elikadura osasuntsoagoa eta naturalagoa, landare-zuntza erabiliz batez ere.