Bera Bera

Select your language

Aurtengo plantillak jasan dituen aldaketen ondorioa da gol gehiago ematen direla SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldiko partidetan. Orain arte hamar jokatu ditu –Ligako sei eta EHFko lau- eta ia 30 gol sartu ditu batez beste eta ia 25 jaso.

Hau da, Ligan beste urteekin konparatuz gero, gipuzkoarrak hamarkada honetako kopuru altuenentan dira. Besteak beste Rocasa eta Guardés aurkari izan arren, Pucheren taldeak 184 gol egin ditu, iaz baino 14 gol gehiago sartu ditu iaz baino garai honetan –hamaika gehiago jasota ere-, 18 gehiago 14-15 denboraldian baino, 13-14an baino 20 gol gehiago, aurreneko ligako urtean baino hamar gehiago eta 11-12an baino laun gehiago. 15-16 denboraldian Bera Berak 187 gol sartu zituen, halere, aurkarien maila altuagoa izan da aurten.

Horregatik, donostiarrei partidako ligan ia 24 gol sartu diete, 2010-11 denboraldiaz geroztik kopururik handiena. Egunez egun beste joera hartzen ari bada ere, defentsan hobetzeko aukera dago eta erasoan baliabideak dituen Mavi Nuevas Tecnologías taldea zortzi goletan uztea atsedenaldian merito handia du.

Europan, Kastamomun jokaturiko aurreneko partidan, 70 gol eman ziren berdinketa horretan. 2005eko otsailetik ez zen hainbeste gol ematen Europako partida batean, orduan Bera Berak 37-34 gainditu zuen Leipig Donostian. Halere, gipuzkoarrek 35 gol baino gehiago jaso izan dituzte Europan behin baino gehiagoetan, esate baterako 2008ko EHFko finalerdietan, itzuleran C.S. Rulmentul-Urban Brasov taldearen aurka (39-30) edo Cup Winners’ Cupeko 2013ko martxoan Thüringer taldearen aurka (38-26).

Golak egiterakoan azpimarragarriena da Silvia Arderíusen ekarpena, larunbatean aldiz aritu zuten jokalari guztiek izan zuten gola egiteko aukera eta 32 golak banatuak izan ziren. Madrildar zentralak 52 gol sartu ditu (35 Ligan eta 17 EHFn); 43 egin ditu Etxeberriak (27 Ligan eta 16 EHFn); Aramendiak 40 (19 eta 21), 35 Guarieirok (22 eta 13), Cardosok 25 (21 eta 4), Sansek 23 (14 eta 9), Karstenek 22 (11 eta 11) eta Menéndezek 18 (13 eta 5).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores