Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria, Silvia Arderíus eta Elke Karsten jokalarientzako amaiatu da emakumezkoen eskubaloi Mundiala. Espainiako selekzioak ezin izan zuen Norvegia egungo Mundialeko eta Europako txapelduna gainditu final-zortzirenetan eta Argentinak Tunezi irabazita azken postua saihestu zuen.

Etxeberria nahiz Arderíus jokalariek Carlos Viver hautatzailearen papera ondo bete dute, hau da atsedena eman zutabe diren Carmen Martín eta Nerea Pena jokalariei eta prest egotean edozein momentuetan. Biek horrelako lehiaketetan debuta egin dute eta bizitakoa eta ikasitakoa asko izan da.

Etxeberriak Estatuko selekzioak jokaturiko sei partidetan parte hartu du, guztiara bi ordu eta laurden, hiru gol sartu ditu sei jaurtiketetan. Gipuzkoarra Carmen Martin kapitainaren ordezkoa izan da, Paraguay selekzioaren aurka ia partida osoa jokatu zuena eta azpimarragarriak izan ziren Frantziaren aurka jokatu zituen minutuetan, aurpegian kolpe gogorra bat jaso zuen Martin taldekidea ordezkatuz, hegaletatik gol bikaina lortuz.

Silvia Arderíus Nere Penaren bizkarzaina izan da. Paraguay selekzioaren aurka debuta egin zuen zazpi gol sartuta; Frantziaren aurka ez zuen zorterik izan jaurtiketetan eta atzo Norgegiaren aurrean gol bat eta asistentzia bat eman zuen.

Bestetik,.Elke Karsten minutu gehien jokatu dituen jokalaria izan da, izan ere, bere selekzioak zazpi norgehiagoka jokatu ditu, guztira 17 gol egin ditu, geroz eta eroso aritu delarik. Argentinari akasoo multzo gogorena egokitu zaio, multzoen fasean partida guztiak galdu zituen, Paraguay selekzioaren aurka porrota mingarria jasoz eta Túnez gaiditu zuen atzo azken postua saihestuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores