Hiru taldeen artean banaturiko lidergoa, sei partida amaitzeko, Guerreras Iberdrola Ligako amaiera interesgarria eta emozio handiako izango da, SUPER AMARA Bera Bera, Guardés eta Rocasak partidaz partida helburuak gertu ala urrun izan ditzakete.
Guerreras Iberdrola ligak 20. jardunaldia bizi izan zuen lehengo astean, hau da, sei jardunaldi gelditzen dira eta 17 partidetan arreta jartzeko moduko amaiera, izan ere, hiru talde horiek jokatuko dituzten norgehiagoka bakoitza eta besteak beste nabarmentzekotan 24. Jardunaldian Rocasak Mecalia Atlético Guardés hartuko duena.
Egutegiak
SUPER AMARA Bera Berak Bidebietatik at lau partida jokatuko ditu: Granollersen eta Villaverden Kopa aurretik eta ondoren, maiatzaren 12an Valentziara egingo du bidaia eta Barakaldon amaituko du maiatzaren 27an. Donostian Aula Alimentos de Valladolid hartuko du maiatzaren 5ean eta Elche Mustang 19an.
Rocasak, alderantziz, Telden lau eta bi Penintsulan izango ditu. Aste honetan berriro asteazkenean ekingo dio jardunaldiari, BM Castellón hartuz (apirilak 11) igandean Challenge Cupeko finala jokoan izango du, Zagrebetik berdinketa ekarri ostean. Kopa eta hurrengo jardunaldian KH7 BM Granollers izango du bisitan Telden –Guardés estutu arren ezin izan du Kopako zortziko finalean egon- eta ostean, kanariarrek Rincón Fertilidad taldeari egingo diote bisita, maiatzeko bigarren astean Mecalia Atlético Guardés hartu Ligako partidarik erabakiorra izan daitekeena eta Ibizan eta Telden Mavi Nuevas Tecnologías izango du amaitzeko.
Bestetik, Mecalia Atlético Guardések adina partida etxean eta kanpoan izango ditu. Elche Mustang hartuko du A Guardan larunbatean; Barakaldon izango da Kopa osteko partida, BM Castellón maiatzaren 5ean A Sangriñan; Teldera egingo du bidaia ostea eta etxean Rincón Fertilidad Málaga hartuko du Granollersen bukatzeko.
Laugarren postua eskuratzeko dagoen borrokak eragina izan lezake. Malagak hartuko du Kopako fase finala apirilaren 20tik 22ra bitartean eta bertan gertatutakoak ligako hurrengo jardunaldietan eragina ohi izan du. Gerta liteke Ligako laugarrenak Europa jokatzeko moduan izatea, Kopako finalistek Ligatik postua lortuta izanez gero eta Rocasak Challenge Cupeko txapelduna izatekotan beste ate bat ireki lezake. Laugarren izateko lehian dira Aula Alimentos de Valladolid, Mavi Nuevas Tecnolologías bi puntu gutxiago, HGB Prosetecnisa Zuazo laura eta Rincón Fertilidad Valladolideko taldeak baino bost gutxiago. Larunbatean elkarren artean arituko dira laurak: Aulak Xixonen jokatuko du eta bizkaitarrek, Málagan.
Horrez gain, jaitsiera postuak saihesteko dagoen egoerak ere estutu ditzake faboritoak. Ondorioz, ezin dira 17 partida horietatik bakar bat ere galdu, SUPER AMARA Bera Bera, Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa ACE Gran Canaria taldeek jokatu behar dituztenak Guerreras Iberdrola liga amaitu bitartean.
Average
Gaur egun SUPER AMARA Bera Bera líder da hiru taldeak berdinda mesedegarria duelako. Guardesen aurka bi partidak irabazita eta Rocasari Telden, sei puntu lortu ditu hiru taldeen hauen arteko balizko sailkapenean, galizarrek eta kanariarrek lortzerik ez dutena. Guardesek Rocasa (26-21) gainditu zuen eta hauek Bidebietan. Bien arteko lehia dela eta maiatzeko bigarren astean izango dena, hirukoen arteko berdinketa zailago egiten du. Kasu hori eman ezean, gipuzkoarrek average delako aldea dute Guardésekin eta Rocasarekin, galduta.