Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak eguardian Bidebietan Godoy Maceira BM Porriño (33-21) gainditu du, sailkapeneko buru kokatuz izan ere hiru taldeak –donostiarrak, Guardés eta Rocasa- berdinduta gipuzkoarren mesederako da.

Bertakoek eta galizarrek Karsten eta Sara Gil internazionalaren bajak zituzten, biek eskumuturrean min hartuta. Guarieirok ordezkatu du argentinarra eta Porrio bi piboteekin aritu da Cacheda hegalera bidaliz.

Godoy Maceira BM Porriño aurretik ere jarri da baina SUPER AMARA Bera Berak kontraerasiaru ekin dio Etxeberriarekin aurretik eta ondoren  Aramendia, Berasategi eta Cardosorekin.

Lehenengo zati erdialdean SUPER AMARA Bera Berak partida apurtu du, defentsan intentsitate handiz, Castellanos atepean, kontraerasoan eta joku geldoan asmatzen. Ondorioz, 6-1 partziala.  Arderíus, Cardoso, Azurmendi, Zaldua eta Ezkurdia sartu ditu Puchek. Abel Estévez (12-7) entrenatzaileak partida gelditu du, Arrojeriak bi gol sartu ditu eta Costa brasildarrak beste bat debuta egin eta berehala (15-8).

Cacheda eta Samartín taldea partidan mantentzen saiatu dura baina Arderíus eta Cardosok fly zoragarria asmatu dute, Bidebietak txalo zaparradarekin eskertu duena. 18-8 atsedenaldian.

Bigarren zatian, entrenatzaile gisa 100 partida bete duen Montse Puchek minutuak banatu ditu. Zugarrondok Castellanos ordezkatu du eta 25 minutu izan dituzte Zalduak eta Ligia Costak. Natalia Martínez, Cachedak eta Dapena taldea gerturatu dute baina partida amaieran SUPER AMARAk tartea ireki du berriro Aramendiarekin.

Hortaz, lidergoan da berriro SUPER AMARA Bera Bera, Guardés eta Rocasarekin batera. Beraien arteko ligab donostiarrek sei puntu dituzte (galizarren aurka bi garaipen eta Rocasarekin bat), aurkariek iristerik ez duten kopurua, alegia. Halere, gaur lidergoa sentsazioetan egon da, bide honi heldu beharko liokete larunbatean Granollersen partida arriskutsuari ahalik eta ondoen prestatze aldera, bestelako helburuetan pentsatu gabe.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 33, Godoy Maceira BM Porriño 21

SUPER AMARA Bera Bera 33 (18+15): Castellanos, Etxeberria (5), Menéndez (1), Ederra, Arrojeria (4), Guarieiro (2) eta Aramendia (4) –titular- Berasategi (1), Azurmendi (1), Cardoso (9, 4p), Arderíus (3), Zaldua (1), Ezkurdia (1), Costa (1), Ausàs eta Zugarrondo (o.a.)

Godoy Maceira BM Porriño 21 (8+13): Otero, Cacheda (5, 1p), Cerqueira (2), N. Martínez (4), Samartín (3), Dapena (3) eta López (2) –titular- G. Martínez, Liranzo, Dos Santos, Campo (2) eta Ayelén (o.a.)

Epaileak: Antonio Martín (Gaztela-Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias)

Kanoratuak: Berasategi, Arrojeria eta Menénez SUPER AMARAtik eta Cerqueira (2) eta Martínez (gorria 53. minutuan) Godoy Maceiratik.

Partzialak: 1-1, 4-3, 5-5, 10-7, 15-8, 18-8 –atsedenaldian- 20-11, 22-13, 24-15, 25-17, 29-19 eta 33-21

Gertaerak: Tati Garmendiak Arderíus jokalariari Guerrera Iberdrola saria eman dio.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores