SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Liga irabazteko aukerak baldin baditu Bidebietatik kanpo emandako erantzunagatik da. Horregatik, bihar larunbata 20etan –Federazioko streaming – boladari jarraipena eman nahi diote donostiarrek Granollerseko Palau D’Esports pistan (David Monjo -madrildarra- eta Miguel Martín Soria -valentziarra-).
Urtarriletik Guerreras Iberdrola Ligan etxetik at jokaturiko partida guztiak irabazi ditu SUPER AMARA Bera Berak: Elx (18-21), Telde (20-33), A Guarda (21-22) eta Xixoen (22-23), Kopako final-zortzirenetan Ibizan lorturikoa ere (21-22), joku ikusgarria eginez une askotan eta egoera oso zailak ere gaindituz.
SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan pasa den larunbatean Godoy Maceira BM Porriño taldearen aurka utzitako ”sentsazioei” heldu nahi die Montse Puchek. Karsten eta Azurmendi jokalarien partaidatza kolokan egonik, entrenatzaileak Ligia Costari minutu gehiago eman dakioke eta deialdian Ane Encina sartu.
Elene Vázquez, Granollersen
SUPER AMARA Bera Berak etxetik kanpo partida guztiak irabazi ditu aurten eta KH7 BM Granollersek etxean bakarra ligan, urtarrilaren 13an Rincón Fertilidad (29-21) gainditu zuelarik. Hortik aurrera, Granollersetik puntuak eramateko gai izan dira: Ibizako Santa Eulàriak berdikenta urratu zuen eta Aula –denbora hutsean zegoela irabazi zuen-, Mavi Nuevas Tecnologías eta Godoy Maceira BM Porriño taldeek –honek gol batez - irabazi. Halere, Puchek gogorarazi zuen Kopan final-zortzirenetako joaneakoan Mecalia Atlético Guardés (28-20) mendean hartu zuten kataluniarrek, nahiz eta A Sangriñan (33-20) tarteari ezin zioten eutsi.
Urtarriletik, Palau D’Esportsetik at, KH7 BM Granollersek azken segunduan galdu zuen A Guardan eta Valentzian, Elxen, Barakaldon eta Castellón irabaztea lortu du.
Bera Berak utzita, ikasketak medio, Elene Vázquez da bertan. Donostiarrak ondo baino hobeto aprobetxatzen ari da Robert Cuesta entrenatzaileak emandako minutuak, defentsan nahiz erasoan.
Tilda Matthijs zentral suediarrak gidatzen du taldea. Puchek azpimarratu zuen erasoan dituen prozedura anitza. Vizuete, Sarandeva edo Vázquez bera albokoetan, Gassama pibotean González, Vegué, Ballesteros edo Rojas hegaleko jokalariak, Prelchi eta Monrós defentsan eta De la Torre eta Morales atepean, baliabide onak ditu KH7 BM Granollersek.
Hortaz, SUPER AMARA Bera Bera berriro Rocasaren pare jarri nahi da sailkapenean, izan ere, kanariarrek BM Castellón gaindutu zuten 21. Jardunaldia ireki zuen partidan. Guardések, bestetik, Elche Mustang hartuko du, eta laugarren postua lortzeko lehian (ez du Europa jokatzeko txartela zuzenik ematen baina akaso bai zeharka) bi partida interesgarriak biziko dira: bi puntu gehiago dituela, Valladolideko Aula Alimentos taldeak Xixonera egingo du bidaia eta laugarren postutik lau puntuta dagoen HGB Prosetecnisa Zuazok puntu bat ateratzen dion Málagari egingo dio bisita. Talde hauen artean, Kopa ostean, emango diren beste partidek egungo sailkapena mugitu ditzake, biharkoa jardunaldiaren garrantzia areagotuz.