Jakina zen partida estua izango zela eta horrela izanda. Azken minutuetan sufritzen jakin izan duelako eta eskarmentua duelako SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers gainditu du (19-22, atsedenaldian 10-10).
SUPER AMARA Bera Bera ondo ekin dio lehiari. Puchek Berasategi eta Azurmendi jarri ditu erdian, Menéndez eta Etxeberria ondoan, Aramendia eta Arrojeria hegaletan. Castellanos, atepean eta Ederra eta Arderius, erasoen erdiko defendatzaileen ordez.
Erasoan, Arrojeriak hutsuneak aurkitu ditu eta transizioan ere asmatu dute gipuzkoarrek, baloiak galtzen hasi diren arte. Kataluniarren lehenengo lerroak baloia ondo mugitu du eta batez ere Sarandevak Gassama taldekidea behin eta berriz aurkitu du pibotean, sei gol eta bi penalti lortu dituenak.
Ondorioz, partida kontrolpean izatetik arazoak gainezka izatera. Eta bi atezainen arteko lehia: Castellanos eta De la Torre. Puchek eserlekua mugitu du soluzioen bila: Costa, Ezkurdia, Cardoso, Guarieiro… baina atsedenaldian (10-10).
Gassama gelditzea eta baloiak ez galtzea zen ideia. Kostata baina lortu dute Berasategi eta Azurmendi jokalarien artean. Gainera Gassama bera bi minutu kaleratu dute eta Castellanos lagun, Guarieiro, Cardoso eta Arderíusek tartea eman diote taldeari (13-17).
Robert Cuestak partida gelditu du, gipuzkoarrek erlaxatu omen dira, De la Torrek geldiketak egiteaz gain, kontraerasoan ere asmatu du eta bizpahiru minutuetan bertakoak berriro partidan.
Ederrak arnasa eman dio SUPER AMARA Bera Berari baina KH7 BM Granollersek ez du etsi, bi kontraeraso huts egin ditu, batean Castellanosek mina hartu du eta partida utzi behar izan du. Hurrengo jokaldian Guarieirok penaltia atera du Cardosok gauzatu duena eta Granollersek baloia galdu du azken minutuan.
Hortaz, garaipen berria, lidergoan jarraitzen du SUPER AMARA Bera Berak Guardés eta Rocasarekin. Orain, atsedena, eta beste lehiaketari eutsiko diote gipuzkoarrek: Málagan apirilaren 20tik 22ra antolatuko den Kopa.
Fitxa: KH7 BM Granollers 19, SUPER AMARA Bera Bera 22
KH7 BM Granollers 19 (10+9): De la Torre, Ballesteros (2), Vizuete, Mattihjs (3p), Gassama (8), Sarandeva (2) eta González (2) –titular- Vázquez (1), Prelchi, Vegué (1), Rojas eta Morales (o.a.).
SUPER AMARA Bera Bera 22 (10+12): Castellanos, Aramendia (2), Menéndez (1), Arrojeria (3), Berasategi (1), Azurmendi y Etxeberria –titular- Arderíus (2), Ederra (2), Cardoso (6, 3p), Ezkurdia (1), Costa, Guarieiro (4) eta Zugarrondo (o.a.).
Epaileak: Monjo eta Martin Soria
Kanporatuak: Vizuete, Gassama eta Mattihjs KH7tik eta Menéndez Super Amaratik
Partzialak: 3-2, 3-5, 5-7, 7-8, 8-9,10-10 -atsedenaldia- 11-11, 12-14, 15-17, 17-18, 18-20 eta 19-22
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea