Bera Bera

Hautatu hizkuntza

super amara Bera Berak Rocasa Gran Canariaren aurka jokatuko du European Leagueko azken sailkapen fasea, Europako Federazioak 2027-28 denboralditik aurrera 24 taldeko multzoen fase batera zuzenean pasatzea planteatzen baitu, sei multzotan banatuta. Donostiako taldeak larunbatean ekingo dio joaneko partidari, Telden (19,30 Donostiako orduan), eta kanporaketa azaroaren 15ean (18etan) Gascan erabakiko da. Sarrerak salgai

Europan eskarmentua duten bi taldeak dira super amara Bera Bera eta Rocasa. Donostiarrek 136 partida jokatu dituzte orain arte Europan, eta horietatik 68 irabazi, 11 berdindu eta 57 galdu ditu. Datu harrigarriena da 90-91 denboraldian estatuko eskubaloiaren elitean debuta egin zuen taldea izanik, 93-94 denboralditik ia finkoa direla gipuzkoarrak Europan. Harrezkero, hiru denboraldietan hutsik egin du bakarrik (94-95, 99-2000 eta 2010-11).

2013-14 denboraldian Champions Leagueko sei partida jokatu zituen, orduan ligako talde txapelduna zuzenean sartzen baitzen lehiaketa horretara. 2016-17 denboraldian, super amara Bera Berak Txapeldunen Ligarako atarikoa antolatu zuen, baina finalerdietan galduz, eta ordutik Europako bigarren txapelketa honetako multzoen fasean tokia bilatzen ari da. Bi aldiz lortu du, itzulerako partida etxean jokatuta. Orduan, EHF Cup-ean, 2018-19an, Dunajvarosi hungariarra kanporatu zuen, eta, berriagoa, egungo European League-n, 2024-25ean, Benfica eta Lublin poloniarrak gaindituta. Final-laurdenetan lauko finaletik atera zuten penaltietara Alemanian, Blomberg-Lipperen aurka. Saiakera hauetan, zozketan ez da zorterik handirik egon, izan ere, Brest, Besançon edo Dijon talde frantziarrak, Corona Brasov eta Valcea errumaniarrak, Zvezda errusiarra edo Norvegiako Sola taldearekin lehiatu behar izan duelako. Mingarria izan zen iazko penaltietako kanporaketa Dijonen, txapelketako txapelduna sortatu zena frantziarra, bi partida galduta bakarrik, horietako bat Gascan.

Logikoa denez, European Leaguea 24 taldera zabaltzeak eta aurreko faseak kentzeak lasaitu du Bera Bera kluba, nahiz eta jakitun izan, halaber, zailtasuna ez dela desagertzen. Espainiako Ligak leku bakarra baitu ziurtatuta, nahiz eta ziurrenik bigarren bat lor dezakeen Champions League-n hainbat federaziok tokia eskatuta.

Rocasak, berriz, 88 partida jokatu ditu Europan, eta European Cup birritan irabazi du, lehenengoa 2019an, SPR Pogon Szczecin talde poloniarra gaindituta, eta 2022an, Costa del Sol Malaga. Bitxia bada ere, ligako taldearen aurkako hainbat kanporaketa jokatu ditu, eta aipatutakoaz gain, KH7 Granollersen eta bi aldiz Elxen aurka.

Kanariarrak 2019-20an ere saiatu ziren Champions Leaguea jokatzen, baina aurreko fasean Banik Most talde txekiarraren aurka galdu zuen. Denboraldi horretan Errumaniako Magura taldearen aurka jokatu zuen European Leagueko ligaxka jokatzeko, baina ez ziren nahikoak izan Telderen joanekoan lortutako lau goleko errenta. 22-23 denboraldian, hurrengo urtean super amara bezala, Norvegiako Sola izan zen kanariarrak European Leaugeko multzoen fasera pasatzea saihestu zuena.

Hortaz, lehia ederra espero da, bai Telden, bai Gascan, Europako txapelketak sortzen duen giroa somatzen da. Donostiako hitzordua, igande arratsaldean, aproposa da eskubaloiko zale eta jokalarientzat oro har, eta nabari da, gaur egun 230 sarrera baino ez baitira geratzen Gascako leihatilan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores